Bonboia edo txokolate-goxokia txokolatez egindako gozoki txiki bat da. Hainbat motako bonboiak daude; esaterako, praline motakoak eta barruan likorea duten bonboiak.

Bonboi
gozoki
Historia
JatorriaFrantzia
Bonboi sorta

Izena frantsesetik hartu du euskarak: "bon-bon", on-ona, zoragarria. Gutizia, berez («dagoenean, bonbon; ez dagoenean, hor konpon»).[1] Ahamen bakar edo pare batean hartzeko pusketa hori (10 gramo inguru), txokolate bakarrak edo anitzek osatutako gozokia da, eskuarki betegarri batez hornitua: fruta lehorrak (anakardo, hur, pinazi, amanda), kremak, txokolate zuri, esnedun, estaldurako edo beltz birrindua, likoreak, zerealak, etab.[2]

Bonboi motak aldatu

Hastapenean txokolate hutsa bazen ere, bonboi motak biziki ugaldu dira, kasuan kasuko autorearen irudimenari esker: baditugu hemen arroz-esnezkoak, Izarra likoredunak, sagar erreen moussezkoak, pikillo piperren kremadunak, intxaur-saltsazkoak… zerrenda amaigabea da.[2]

Hauek dira gure artean merkaturatzen diren bonboi klasikoetako batzuk:[2]

  • egurra: txokolate esneduna zotzetan,
  • erroak: txokolatetan bainaturiko fruta lehorren atalak (kuia, irasagarra, laranja),
  • fondant: azukrezko kristalak eta, maiz, bestelako frutak eta aromak dituen ziropez betea,
  • ganaxe (ganache): txokolate eta gurinezko krema,
  • gianduja: hur-pastaz betea,
  • harkaitza: arroka itxurakoa, amanda edo hur pusketez osaturiko pralinezko betegarria,
  • izurdea: kakahuetezko karamelu pusketak ditu,
  • koko-enborra: koko zaporeko txokolate zuria
  • maskorra: txokolate beltzez bainaturiko amanda edo pistatxoa,
  • krokantea: amanda edo hurrak dauzkan azukre urtu kurruskaria,
  • kubanitoa: txokolatetan bainatu eta txokolate hautsez jantziriko kokoa,
  • lola: amandazko praline, espirulina eta jujuba-haziz betea, apetitua berdintzeko,
  • mazapana: azukre urtu eta amanda pasta,
  • nougata: arrautza zuringo harrotua, ezti egosia, fruitu lehorrak eta fruta melatua,
  • ostra: txokolatetan bainaturiko pralinea,
  • paleta: ganaxearen bertsio arindua,
  • pralinea: azukrea eta fruitu lehorrak ditu betegarri,
  • trikua: txokolate beltzez bainaturiko amanda puskak dituen pralinea,
  • Viena fruta: txokolatetan bainaturiko muxurka,
  • toffea: azukrea, glukosa, gurin-karamelua eta esne-gozokia,
  • trufa: ganax eta fruitu lehorrak kakao-hautsez bildurik,
  • trufa kizkurtua: koñak zaporeko trufaz betea…
  • urrea: txokolatea eta urrea duten luxuzko bonboiak[3]

Erreferentziak aldatu

  1. Larretxea Agirre, Ainhoa. (2020). «Txokolatezko gutizia urrekarak» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-01-05).
  2. a b c Agirre, Edorta. (2022). Amantala ta mantela. Pamiela, 178 - 180 or. ISBN 978-84-9172-259-5..
  3. «Altxorraren zaporea» Enpresa Bidea (Noiz kontsultatua: 2023-01-05).

Kanpo estekak aldatu