Bologna Itzulpen Zerbitzua
Bologna Itzulpen Zerbitzua Europako proiektu bat da, eta helburua du itzulpen automatikoko zerbitzua eskaintzea goi-mailako irakaskuntzako erakundeek beren ikasketa-programak ingelesera itzuli ahal izateko. [1] (Information and Communication Technologies Policy Support Programme - Multilingual Online Services (CIP-ICT-PSP.2010.6.2).)
Bologna | |
Bologna Translation Service | |
Hitz gakoak | Bolognako Ituna, ECTS, Itzulpengintza automatiko |
---|---|
Finantzatu du | Europar Batasuna |
Proiektu mota | Proiektu pilotua "B" |
Erreferentzia | 270915 |
Helburuak | CIP-ICT-PSP-2010-4 6.2 - Multilingual Web : Multilingual Online Services |
Parte-hartzaileak | CrossLang (Belgika) (coordenador),
Convertus AB (Suedia), Applied Language Solutions (Erresuma Batua), Universiteit Koç (Turkia), Eleka Ingeniaritza Lingusitikoa, SL (Espainia) |
Aurrekontua | Totala: €3.16 mln
Diru-laguntzaz: €1.58 mln |
Iraupena | 2011/03/01 - 2013/02/28 |
Webgunea | http://www.bologna-translation.eu] |
Gero eta behar handiagoa dago hezkuntzaren arloko erakundeek ikasturteko edukiaren dokumentazioa eta beste hainbat informazio ingelesez emateko. Ikasturteko edukiaren eta gradu programen itzulpenak izatea erabakigarria da, unibertsitateek atzerriko ikasleak erakartzeko, eta are garrantzitsuago, erakundeek irudi ona lantzeko nazioarte mailan.
Zifren eta joeren arabera, ohiko giza itzulpen-zerbitzuetan inbertitzea garestiegia da. Ondorioz, ikasturteko materialak eta gradu programak sarritan tokiko hizkuntzetan ematen dira bakarrik.
Bologna Itzulpen Zerbitzua proiektuaren helburua da irteera bat ematea arazo horri. Horretarako eskainiko du koste baxuko, Webean oinarritutako eta goi-mailako kalitatezko itzulpen automatikoa. Zerbitzu hori bereziki egokituko da ikasketa programak edo ikasturteko syllabi-ak itzultzeko. Proiektuaren helburua da itzulpen-plataforma bat garatzea sarean ondoko hizkuntzak ingelesera itzultzeko: nederlandera, finlandiera, frantsesa, alemana, portugesa, espainiera eta turkiera; baita ingelesetik txinerara itzultzeko ere.
Partzuergoa aldatu
Bologna Itzulpen Zerbitzua martxan jarri duen partzuergoa industria arloan eta hezkuntzan diharduten hainbat bazkideekin osatua dago. Denek egiten dituzte garrantzi handiko ekarpenak, esperientzia eta ezagutza mailan, zerbitzuaren alderdi batean edo bestean.
- CrossLang NV (Belgika)
- Convertus AB (Suedia)
- Applied Language Solutions, Ltd. (Erresuma Batua)
- Koç University (Turkia)
- Eleka Ingeniaritza Lingusitikoa, SL (Espainia)
Erreferentziak aldatu
Informazio gehiago aldatu
- Bologna Translation Service: Online translation of course syllabi and study programmes in English, EAMT 2011: proceedings of the 15th conference of the European Association for Machine Translation, 30-31 May 2011, Leuven, Belgium
- BOLOGNA TRANSLATION SERVICE: AN ENABLER FOR INTERNATIONAL PROFILING AND STUDENT MOBILITY H. Depraetere, J. Van de Walle, INTED 2012: proceedings of INTED2012 (6th International Technology, Education and Development Conference, 5 - 7/3/2012, Valencia, Espaina [Betiko hautsitako esteka]