Profetaren Irakaspenak eta Jihad-aren Zabalkuntzari Konprometitutako Jendea (arabieraz: جماعة اهل السنة للدعوة والجهاد‎Jama'atu Ahlis Sunna Lidda'awati Wal-Jihad), Boko Haram hausa izenaz ezagunagoa, Nigeriako ipar-ekialdean kanuri jendea gehiengoa den lurraldeko talde islamista armatua da, munduko hainbat Estatu burujabek erakunde terroristatzat izendatua. Mohammed Yusufek 2001 edo 2002an sortua, antolakuntza hau sekta islamikoa da eta helburutzat «sistema sekularra abolitu eta Estatu islamikoa ezartzea» eta «herrialde osoan xariaren legea ezartzea» du.

Boko Haram
Datuak
Motairregular military (en) Itzuli eta erakunde terrorista
HerrialdeaNigeria, Kamerun, Txad, Mali eta Niger
IdeologiaIslamic terrorism (en) Itzuli
Agintea
LehendakariaAbubakar Shekau (en) Itzuli eta Mohammed Yusuf (en) Itzuli
JabeaEstatu Islamikoa
Historia
Sorrera2002
Sortzailea

Talde hau ezagun egin da bere ankerkeriagatik.[1] 2009an matxinada armatua abiatu zuenetik, Boko Haramek dozenaka mila gizabanako hil ditu, poliziei, soldaduei nahiz zibilei maiz erasota. 300.000tik gora haur hiltzea eragin du,[2] eta 2,3 milioitik gora lagun beren herrietatik ihes egitera behartu ditu.[3] Boko Haramek eskualdeko elikagai krisia eta goseteak sustatu ditu.[4]

Sorrera eta garapena aldatu

Boko Haram Mohammed Yusufek sortu zuen, 2002an, Maidugurin, hau da, Bornoko hiriburuan. Wahhabismoaren eragin nabarmena dauka taldeak, hau da, islam sunitaren ezarpen fundamentalistaren aldekoa da eta Nigerian estatu islamiko bat sortzea du helburu[5].

Sekta baten moduan sortu zen eta Mendebaldearen eragin kulturalari aurre egin nahi zion, islamaren balioak indartzeko. 2009an matxinada bat prestatzen ari zelakoan Poliziak Boko Haramen aurkako operazio bat egin zuen, eta lehen aldiz borrokak piztu ziren. Yusuf atxilo hartu zuten eta polizia etxe batean hil zen exekutatuta. Orduen hasi zuen Boko Haramek Nigeriako Estatuaren aurkako gerra; eta geroztik 15.000 lagun inguru hil dira[5].

2009tik taldea asko hazi zen eta eta eraso bortitzagoak egin zituen armadaren eta batez ere zibilen aurka. Gainera, Boko Harameko buruak mehatxu egin zion Paul Biya Kamerungo presidenteari eta 2014an Boko Haramek Kamerungo iparraldean ere erasoak egiten hasi zen. Horren aurrean, Kamerungo armadak bonbardaketak egin zituen taldearen aurka. Bestalde, Txad ere kezkatuta dago Nigeriako gerrillak eraso egingo ez ote dion[5].

Taldeak egindako erasoak aldatu

2012 aldatu

Egun egin duten erasorik handiena 2012ko urtarrilaren 22an gertatu zen, auto-bonbez, lehergailuz eta arma arinez 120 pertsonatik gora hil zituztenean.[6]

2014 aldatu

Apirilean, Chibokeko bahiketa egin zuen taldeak.

Apirilaren 14ean, 71 pertsona hil eta 124 zauritu ziren jendez lepo zegoen Abuja Nigeriako hiriburuko autobus-geltoki batean izandako leherketaren ondorioz.[7]

Maiatzaren 2an, gutxienez 19 pertsona hil ziren Nigeriako Abuya hiriburuan, bonba-auto batekin egindako eraso batean. Erasoa Nyanyako aldirian jazo zen.[8]

Maiatzaren 20an, 118 pertsona hil ziren Jos hirian izandako leherketetan. Leherketak 15 bat minutuko aldeaz gertatu ziren. Eztandek kalte larriak eragin zituzten gertuko saltokietan. Terminus zonaldean izan zen atentatua, hiriaren erdialdea, merkatuetatik, bulegoetatik eta saltokietatik gertu.[9]

Ekainaren hasieran, gutxienez 245 pertsona hil ziren Nigerian, Boko Haram taldeko kideek egindako erasoetan. Ekainaren 2an, 200 pertsona hil ziren, eraso batean. Uniforme militarrak jantzita agertu ziren, eta Nigeria iparraldeko zenbait herritan aritu ziren. Attagara, Agapalawa eta Aganjara herrietan egin zuten eraso, aurrez arituak ziren iparraldeko Borno estatuan. Egun berean, Mubi herrian, Adamawa probintzian, futbol partida bat telebistan ikusten ari ziren zale batzuen aurka egin zuten erasoa. Gutxienez, 40 lagun hil ziren.[10]

Ekainaren 4ean, berriz, beste 45 lagun hil ziren, bigarren eraso batean.[11]

Ekainaren 29an, Nigeria ipar-ekialdeko bi elizari egin zien eraso meza orduan, gutxienez 20 hildako eraginez. Kwada eta Kautikari herrietan izan dira erasoak.[12]

Uztailaren 14ean, eraso zioten Dille herriari, Borno eskualdean. Hogei bat ibilgailutan heldu ziren milizianoak, eta nori jotzen zioten begiratu gabe, tiroka hasi ziren. Ondoren, su eman zieten hainbat etxe eta saltokiri. Orotara, 45 lagun hil zituzten, gehienak zibilak. Erasoa amaitu eta bi ordura gerturatu zen armada herrira. Hegazkin batek ingurua aztertu zuen, baina ez zuen ezer aurkitu. 2014 hasieratik 4.000 pertsona hil zituen miliziak.[13]

Uztailaren 18an, gutxienez 18 pertsona hil ziren Boko Haram talde islamdarrak Nigeria ipar ekialdeko Damboa herrian egindako erasoan, BBC katearen arabera. Lekukoek adierazi zutenez, Boko Harameko milizianoek su eman zioten "Damboa erdia baino gehiagori".[14]

Uztailaren 22an, Nigeriako iparraldeko Borno estatuan gutxienez berrogei lagun hil zituzten. Herrixka bateko etxeak kiskali eta herritarrak tirokatu zituzten. Ustez Boko Haram muturreko talde islamistak egin zuen erasoa, baina taldeak ez zuen bere gain hartu. Bezperan antzeko atentatu bat egin zuten.[15]

Uztailaren 23an, gutxienez 80 lagun hil zituzten Nigerian, bi bonba erasotan. Kaduna hirian izan ziren erasoak. Lehen erasoan 32 lagun hil zituzten. Beste bonba ordu batzuk geroago leherrarazi zuten, azoka batean. Lekukoen arabera, 50 inguru ziren han hildakoak.[16]

Uztailaren 27an, Kamerungo lehen ministrordearen emaztea bahitu zuten herrialdearen iparraldeko Kolofato herrian jazotako erasoan. Eraso berean, gutxienez hiru pertsona hil ziren gainera. 200 bat lagunek Ahmadou Ali lehen ministrordearen etxebizitzari eraso zioten. Bestalde, errebeldeek Seini Boukar buruzagiaren etxebizitzari ere eraso zioten eta beste pertsona bat bahitu zuten.[17]

Abuztuaren 10ean, Boko Haram milizia islamikoak 100 gazte baino gehiago bahitu zituen, hainbat lagunek Doron Baga komunitatea armaz hartu ostean. Erasoan hamar lagun hil ziren.[18] Herritar askok ihes egin eta Borno eta Yobe estatuetara jo zuten babes bila erasoaren ondoren. Halaber, lekukoen arabera, posible zen gazteak bahitzea herrialdean bizi zuten borroka armatuan soldadu gisa parte har zezaten.[19] Azken datuen arabera, 3.000 lagun inguru hil zituen talde armatuak 2014ean, eta 12.000 bat 2009. urteaz geroztik.

Irailaren 4ean, Boko Haram milizia islamistak kontrolpean hartu zuen Banki herria, eta, Gwozan kalifa-herri islamikoa ezarri eta hamar egunera. Ordurako Nigeriako zortzi herri kontrolatzen zituen: Borno estatuan, Bama, Gwoza, Ngala, Dikwa, Marte, Kala Balge eta Banki; eta Yoben, Madagali.[20].

Irailaren 11ean, milizia islamistaren erasoari aurre egin ezinik zebilen armada, bereziki hura sartu-irteneko ekintzak baztertu eta herriak okupatzen hasi zenetik. Eta Maiduguri, Bornoko hiriburua, «setiopean» zeukatela ohartarazi zuen tokiko agureen biltzarrak. Bi milioi biztanletik gora zituen hiriak, eta auzoen babesleku bihurtu zen; eraso baten atarian zegoela ohartarazi zuten[21].

Irailaren 12an, Nigeriako armadak Boko Haram milizia islamistako 150 kide hil zituen gutxienez, Maiduguritik 35 kilometrora izandako borroketan. Bornoko hiriburua hartu nahian ari ziren milizianoak[22].

Irailaren 21ean, Nigeriako Gobernua eta Gurutze Gorriko Nazioarteko Batzordeko arduradunak Boko Haram talde armatuarekin negoziatzen ari ziren apirilaz geroztik bahituta zeuden 200 neskatoen askapena lortzeko. Neskatoak askatzearen truke atxilotuta zituzten talde armatuko kideak askatzea eskatzen zuen[23].

Urriaren 17an, Boko Haramekin su-etena sinatu zuela zioen Nigeriako Gobernuak. Apirilean bahitutako neskak urriaren 20an utziko zituzten aske, gobernuaren arabera[24].

Urriaren 31ean, Boko Haramek gezurtatu egin zuen Nigeriako Gobernuarekin su-etena hitzartu izana. Miliziak zioen ez zituela aske utziko bahitutako 200 neskatilak[25].

Azaroaren 25ean, Damasakan, gutxienez 50 lagun hil zituzten tiroz eta Maiduguri hirian bi bonba lehertu zituzten azoka batean gutxienez 35 hildako eraginez[26].

Azaroaren 28an, gutxienez 35 pertsona hil zituzten atentatu batean. Hiru leherketa izan ziren Kanoko meskitan, bat kanpoan eta besteak jarraian[27]. Azkenik, gutxienez 70 lagun izan ziren erasoetan hildakoak[28].

Abenduaren 18an, Boko Haramek 185 emakume eta haur bahitu zituen Nigeriako ipar-ekialdean egindako erasoan. Gainera, beste 32 lagun hil zituzten[29]. Gumsere herria erasotu zuen baina Armada bertaratu zenerako, jihadistak ihes eginda zeuden[30].

Abenduaren 30an, Kamerungo armadak Boko Haramen 40 bat kide hil zituen[31].

2015 aldatu

Urtarrilaren 3an, Boko Haramek Nigerian beste 40 bat gazte eta haur atxiki zituen[32].

Urtarrilaren 4ean, Boko Haramek egoitza militar bat armaz hartu zuen Nigerian. Matxinatuek erasoa hasi zuten eta borroka bortitz baten ondoren, egoitzaren kontrola hartu zen. Hil ziren pertsonen kopurua ezezaguna zen[33].

Urtarrilaren 10an, gutxienez 20 pertsona hil eta beste 18 zauritu ziren Nigerian, Maiduguri hiriko azoka batean haur batek zeraman lehergailuak lehertuta[34]. Guztira, ehunka lagun hil zituen Boro Haramek Nigeriako ipar-ekialdean. Txadek eta Kamerunek “premiazko laguntza” eskatu zioten Nazio Batuen Erakundeari, iheslarien uholdeari aurre egiteko[35].

Urtarrilaren 11ean, milizianoek 10 urteko neskato bat erabili zuten azoka batean eraso terrorista bat egiteko, Nigeria ipar-mendebaldean eta ondorioz, gutxienez 16 lagun hil ziren[36].

Urtarrilaren 12an, Boko Haramek Borno estatuko Baga herrian hil zituen pertsonak gutxienez 150 izan ziren[37].

Urtarrilaren 13an jakin zenez, aurreko egunean Kolofatako base militarra erasotu zuen taldeak 143 ekintzaile eta soldadu bat hil ziren[38].

Urtarrilaren 15ean jakin zenez, 3.700 azpiegitura suntsitu zituen, etxebizitzak eta denda txikiak gehienak azken hamar egunetan Boko Haramek[39].

Urtarrilaren 18an, 50 ume baino gehiago atxiki zituen Boko Haramek Kamerunen. Gainera, kotxe bat eztandarazi zuen Potiskumeko (Nigeria) autobus-geltokian eta gutxienez lau lagun hil eta beste 35 zauritu ziren[40].

Erreferentziak aldatu

  1. (Ingelesez) Matfess, Hilary. (2017-10-26). «Boko Haram: History and Context» Oxford Research Encyclopedia of African History  doi:10.1093/acrefore/9780190277734.001.0001/acrefore-9780190277734-e-119. ISBN 978-0-19-027773-4. (Noiz kontsultatua: 2023-09-08).
  2. (Ingelesez) «Northeast Nigeria conflict killed more than 300,000 children: UN» www.aljazeera.com (Noiz kontsultatua: 2023-09-08).
  3. «Nigeria's Boko Haram Kills 49 in Suicide Bombings - The New York Times» web.archive.org 2015-11-21 (Noiz kontsultatua: 2023-09-08).
  4. (Ingelesez) Matfess, Hilary. (2017-10-26). «Boko Haram: History and Context» Oxford Research Encyclopedia of African History  doi:10.1093/acrefore/9780190277734.001.0001/acrefore-9780190277734-e-119. ISBN 978-0-19-027773-4. (Noiz kontsultatua: 2023-09-08).
  5. a b c Boko Haramekin ezinean. Berria 2015eko urtarrilaren 9a.
  6. Gurutze Gorriak dio 120tik gora hil direla Nigeriako azken erasoetan. .[Betiko hautsitako esteka]
  7. http://www.eitb.eus/eu/albisteak/mundua/osoa/2165770/nigeria--dozenaka-hildako-autobus-geltoki-batean-izandako-leherketan/ EiTB, 2014-04-14
  8. http://www.eitb.eus/eu/albisteak/mundua/osoa/2207828/nigeria-atentatua--19-pertsona-hil-dira-bonbaautoz-egindako-erasoan/ EiTB, 2014-05-02
  9. http://www.eitb.eus/eu/albisteak/mundua/osoa/2260182/leherketak-nigerian--40-hildako-gehiago-jos-hirian/ EiTB, 2014-05-20
  10. http://www.eitb.eus/eu/albisteak/mundua/osoa/2292908/atentatua-nigerian--40-pertsona-hil-dira-nigerian-atentatu-batean/ EiTB, 2014-06-02
  11. http://www.eitb.eus/eu/albisteak/mundua/osoa/2303546/nigeria--200-hildako-boko-haramen-eraso-batean/ EiTB, 2014-06-05
  12. http://www.eitb.eus/eu/albisteak/mundua/osoa/2370756/gutxienez-20-hildako-nigerian-boko-haramen-erasoetan/ EiTB, 2014-06-29
  13. https://web.archive.org/web/20140717125642/http://www.berria.eus/albisteak/93963/45_lagun_hil_dira_nigerian_ustez_boko_haramek_egindako_eraso_batean.htm Berria, 2014-07-15
  14. http://www.eitb.eus/eu/albisteak/mundua/osoa/2424024/gutxienez-18-pertsona-hil-dira-nigerian-boko-haramen-eraso-batean/ EiTB, 2014-07-18
  15. https://web.archive.org/web/20140729024807/http://www.berria.eus/paperekoa/5001840/011/003/2014-07-22/gutxienez_berrogei_lagun_hil_dituzte_nigeriako_erasoan.htm Berria, 2014-07-22
  16. https://web.archive.org/web/20140729025216/http://www.berria.eus/albisteak/94238/gutxienez_80_lagun_hil_dituzte_nigerian_bi_bonba_erasotan.htm Berria, 2014-07-23
  17. http://www.eitb.eus/eu/albisteak/mundua/osoa/2441970/boko-haram--kamerungo-ministrordearen-emaztea-bahitu-dute/ EiTB, 2014-07-27
  18. «Ehun gazte inguru bahitu ditu Boko Haramek Nigerian», Berria, 2014-08-15
  19. «Boko Haramgo kideek 100 bat gazte bahitu dituzte Nigerian», Berria, 2014-08-15
  20. «Nigeriako zortzi herri kontrolpean ditu Boko Haramek», Berria, 2014-09-05
  21. «Boko Haram miliziak erabat inguratuta dauka Bornoko hiriburua, «setiopean»», Berria, 2014-09-12
  22. «150», Berria, 2014-09-14
  23. «Boko Haramek bahitutako 200 neskatoak askatzeko negoziatzen ari dira», EiTB, 2014-09-21
  24. Samara Velte, «Boko Haramekin su-etena sinatu duela dio Nigeriako Gobernuak», Berria, 2014-10-18
  25. «Boko Haramek gezurtatu egin du Nigeriako Gobernuarekin su-etena hitzartu izana», Berria, 2014-11-01
  26. «Nigeria iparraldeko zibilak, Boko Haramen jomugan», Berria, 2014-11-26
  27. «Gutxienez 35 pertsona hil dituzte atentatu batean, Nigerian», EiTB, 2014-11-28
  28. «Nigerian gutxienez 70 lagun hil dira, bi erasotan», Berria, 2014-11-29
  29. «Boko Haramek 185 emakume eta haur bahitu ditu», Berria, 2014-12-18
  30. «Boko Haramek 100 pertsona bahitu, eta 30 hil ditu Nigerian», EiTB, 2014-12-18
  31. «Kamerungo armadaren arabera, Boko Haramen 40 bat kide hil dituzte», Berria, 2014-12-30
  32. «Boko Haramek Nigerian beste 40 bat gazte eta haur bahitu dituela salatu dute», Berria, 2015-01-04
  33. «Boko Haramek egoitza militar bat indarrez hartu du Nigerian», EiTB, 2015-01-04
  34. 20. Berria 2015eko urtarrilaren 10a.
  35. Ehunka lagun hil ditu Boro Haramek Nigeriako ipar-ekialdean. EiTB 2015eko urtarrilaren 9a.
  36. Etenik ez Boko Haram talde islamistaren indarkeria-kanpainan. EiTB 2015eko urtarrilaren 11a.
  37. 150. Berria 2015eko urtarrilaren 13a.
  38. 143. Berria 2015eko urtarrilaren 14a.
  39. «Boko Haramek hamar egunetan egindako sarraskia, argazkitan», EiTB, 2015-01-15
  40. «Gutxienez 50 ume bahitu ditu Boko Haramek Kamerunen», EiTB, 2015-01-18

Kanpo estekak aldatu