Boga egitea itsasontzi baten arraunak erabiltzea da, abantean joan dadin (atzeraka joateko arraun egiteari zia egitea esaten zaio).

Arraunlaria, boga egiteko bigarren fasean.

Azalpena aldatu

Boga egitean arraunekin ura brankatik txoparanzko norabidean mugitzen da, erreakzioz enbarkazioa aurrerantz mugitu dadin.

Arraunak palanka bezala jokatzen du: euskarria ura da; indarra, arraunlariaren besoa; eta erresistentzia erdigunean, non estropu eta toletaren bidez enbarkaziora lotua dagoen.[1]


Mugimendua eraginkorragoa izango da zenbat eta arrauna luzeagoa izan; zenbat eta gidoiaren zati handiagoa enbarkazioaren barruan geratu; eta zenbat eta mugimendua horizontalagoa izan. Beraz arraunaren pala ahal denik eta gutxien sartu behar da, justu uretan bermatu dadin.

Teknika aldatu

Txopan ezarritako arraun bakarrarekin boga egin daiteke; horri zinga egitea esaten zaio.[2]

Boga egiteko teknika arruntean hiru fase bereiz daitezke:[3]

  • Lehenengoan, gorputzak aurrera egin ahala, hankak irekitzen dira eta besoak ahalik eta gehien hedatzen dira, palak bertikalki kokaturik branka aldera eramanez; burua zurrun mantentzen da, txopara begira; bularra eta sabela puztuta.
  • Bigarrenik, palak uretan sartzen dira, zipriztinik atera gabe; izterrak itxiz, gorputza atzeraka eramaten da, bertikala igarota, besoak kizkurtuz eta arraunaren gidoia eramanez; palak bere bultzakada amaitu duenean, uretatik ateratzen da.
  • Hirugarrenean , gorputza bertikalera itzultzen da, arrauna lehenengo posiziora ekarriz.

Erreferentziak aldatu

  1. (Gaztelaniaz) «¿Qué tipo de palanca son los remos de un bote?.» Gluones 2009-01-27 (Noiz kontsultatua: 2019-02-01).
  2. «Patrón y remero, todo en uno» Mundo Deportivo 2014-07-24 (Noiz kontsultatua: 2019-02-01).
  3. (Gaztelaniaz) «Técnica Remo Banco Fijo» Historia del Deporte 2017-06-08 (Noiz kontsultatua: 2019-02-01).

Kanpo estekak aldatu