Body Bags (euskaraz Gorpu Zorroak), 1993ko John Carpenter eta Tobe Hooper estatubatuar zinema zuzendariek zuzendutako beldurrezko antologia film bat da. Stacy Keach, David Warner, Sheena Easton, Debbie Harry, Mark Hamill, Twiggy eta Robert Carradine aktoreek antzeztu zuten.

Body Bags (filma)
Jatorria
Argitaratze-data1993
IzenburuaBody Bags
Jatorrizko hizkuntzaingelesa
Jatorrizko herrialdeaAmeriketako Estatu Batuak
Banatze bideaeskatu ahalako bideo
Ezaugarriak
Genero artistikoaSlasherra, comedy horror (en) Itzuli eta body horror television program (en) Itzuli
Iraupena91 minutu
Koloreakoloretakoa
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k)John Carpenter
Tobe Hooper

Gidoigilea(k)Bille Brown (en) Itzuli
[[Kategoria:Bille Brown (en) Itzuli idatzitako filmak]]
Antzezlea(k)
Ekoizpena
EkoizleaSandy King
Konpainia ekoizleaShowtime Networks (en) Itzuli
[[Kategoria:Showtime Networks (en) Itzuli ekoitzitako filmak]]
Ekoizle eragileaSandy King
Ekoizpen-diseinatzaileaDaniel A. Lomino (en) Itzuli
Bestelako lanak
MusikagileaJohn Carpenter
Argazki-zuzendariaGary B. Kibbe

IMDB: tt0106449 Filmaffinity: 214187 Allocine: 17355 Rottentomatoes: m/body_bags Allmovie: v6472 Metacritic: movie/body-bags Edit the value on Wikidata

Argumentua aldatu

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Hitzaurrea - Gorputegia: Gorputegi batean itxura izugarriko forense batek (John Carpenter) bere "gorpu zorroen" laneko hilotzei buruzko hiru ipuin beldurgarri kontatzera doa.
  1. Gasolindegia: Anne (Alex Datcher) ikasle gaztea gauez gasolindegi batean lan egiteko kontratatua izan da, bitartean eroetxe batetik ihes egin berri duen serieko hiltzaile bat hirian izua zabalduz doa.
  2. Ile: Richard Coberts (Stacy Keach) ilea galtzen hasi den gizasemea da, horrek kezka piztuarazi dio. Ile erorketa ekiditeko ebakuntza kirurgiko iraultzaile bat probatzea erabaki du.
  3. Begi: Brent Matthews (Mark Hamill) beisbol jokalari profesionalak auto istripu baten ondorioz begi bat galdu du. Begi-emaile misteriotsu baten begia txertatu diote. Ordutik aurrera irudipen odoltsuak izaten hasiko da.
Amaiera - Gorputegia: Forensea beren azken ipuina amaitzear dagoela gorputegiaren kanpoaldean soinu bat entzu du. Bere burua berriz ere gorpu zorro batean sartuko du, bera hildako bizidun bat dela ulertzera emanez. Gorputegiko bi langile (Tom Arnold eta Tobe Hooper) gorputegian sartu eta forense ipuin kontalariarena den "John Doe" delakoaren gorpuarekin lanean hasiko dira.

Aktoreak aldatu

"Gorputegia"
"Gasolindegia"
"Ile"
"Begi"

Kanpo estekak aldatu