Bobby Robson edo Sir Robert William Robson (Sacriston, Durham, 1933ko otsailaren 18a- Durham, 2009ko uztailaren 31) futbolari eta entrenatzaile ingelesa izan zen. Aurrelari moduan jokatu ondoren, arrakasta lortu zuen entrenatzean, hala haren herrialdean nola Europan zehar ere.

Bobby Robson

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakRobert William Robson
JaiotzaDurham1933ko otsailaren 18a
Herrialdea Erresuma Batua
Lehen hizkuntzaingelesa
HeriotzaDurham2009ko uztailaren 31 (76 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: birikako minbizia
Hezkuntza
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakfutbolaria, autobiografialaria eta futbol entrenatzailea
Ibilbidea
Taldeak Urteak J G
Fulham Football Club1950 / 195615268
West Bromwich Albion Football Club1956 / 196223956
Ingalaterrako futbol selekzio nazionala1957 / 1962204
Fulham Football Club1962 / 19671929
Vancouver Royals1967 / 196800
 
Posizio edo espezialitateaaurrelaria
Jasotako sariak
Izengoitia(k)Wor Bobby
Uncle Sir Bob

IMDB: nm1071448 Facebook: Sir-Bobby-Robson-26258825285 Twitter: SBRFoundation Find a Grave: 40093846 Edit the value on Wikidata

Birikako minbiziak jota hil zen.

Kirol ibilbidea aldatu

Jokalari apala aldatu

Maila apaleko hiru taldetan aritu zen haren ibilbide osoan zehar, Ingalaterran Fulham FC eta West Bromwich Albion taldeetan eta Kanadan Vancouver Royals izenekoan. Guztira 583 partida jokatu zuen bere herrialdean eta 133 gol sartu zituen.

Ingalaterrako futbol selekzio nazionalarekin 1957tik 1962ra 20 partida jokatu zituen, 4 gol sartuz.

Entrenatzaile arrakastatsua aldatu

Hasierako urteak Ingalaterran eman zituen, haren kluba izandako Fulham taldean eta Ipswick Town FCen, azken honetan denbora luzea egonda eta arrakasta lortuz. Selekzioarekin Munduko Futbol Txapelketan laugarren postua erdietsi zuen 1990ean.

Baina oihartzun are handiagoa lortu zuen bere herrialdetik at, liga txapeldun bihurturik PSV Eindhoven (1991 eta 1992an) eta FC Portorekin (1995 eta 1996an), bai eta 1997an FC Barcelonarekin Espainiako Futbol Errege Kopa irabazi ere.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Bobby Robson