Blennerville (irlanderaz Cathair Uí Mhóráin) Irlandako hego-mendebaldeko Kerry konderriaren erdialdean dagoen herria eta Tralee udalerriaren auzune bat da. Tralee udalerritik 1,6 kilometro mndebaldera dago, Dingle penintsulara doan N86 errepidean eta Lee ibaia Tralee badian itsasoratzen den lekuan.

Blennerville
giza kokalekua
Blennerville eta errota, atzealdean Dingle penintsularen hasiera. Irudi gehiago
Administrazioa
Herrialdea Irlandako Errepublika
KonderriaKerry konderria
Lurralde Historikoa
Munster
Posta kodeaKY
Geografia
Koordenatuak52°15′22″N 9°44′10″W / 52.256°N 9.736°W / 52.256; -9.736
Map
Demografia
Informazio gehigarria
Ordu eremuaUTC±00:00

Joko gaelikoetako St. Patricks, Blennerville GAA taldea du.

Dingle penintsularen ataria izateaz gain, XIX. mendearen erdialdera Irlandako Gosete Handitik ihesi Ipar Amerikara zihoazen irlandar etorkin ugari itsasoratu ziren portua ere izan zen. 1800ean eraikitako errota zuri eder bat ere badago, 1846tik aurrera nahiko kaltetua zegoen baina 1981an zaharberritu eta gaur egun turismogunea da.

Kanpo estekak aldatu