Blefuscu fikziozko uharte bat da, Jonathan Swiften Gulliver-en bidaiak liburua agertzen dena. Bere biztanleak oso txikiak ziren, "ez sei hazbete baino altuagoak". Zortziehun yardako kanal batek banatzen du Blefuscu Lilliput uhartetik.

Lilliput eta Blefuscuko mapa (Hermann Molletek egina, 1726 urtea baino lehen)

Blefuscu eta Lilliput etsaiak ziren arrautza egosiak nola kraskatzen ziren arrazoiagatik. Blefuscutarrak alde zabaletik kraskatzearen aldekoak ziren (muturzabalzaleak) eta liliputarrak, alde estutik (muturestuzaleak).

Istorioa Ingalaterra eta Frantziaren arteko ezinikusiaren parodia zen, biak etengabeko gerran zeudelako arrazoi hutsalengatik. Arrautzen liskarra Eliza Katolikoaren eta Protestanteen arteko liskarren isla zen (konsubstantziazioa eta transubstantziazioa).

Kanpo estekak aldatu