Bled aintzira
Bled aintzira (eslovenieraz: Blejsko jezero, alemanez: Veldeser See) Bled hiriaren ondoan dagoen aintzira da. Herrialdeko tokirik turistikoenetakoa da.
Bled aintzira Blejsko jezero | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Garaiera | 475 m |
Mota | aintzira, arkeologia-aztarnategi, Glaziar aintzira eta tectonic lake (en) |
Luzera | 2.120 m |
Zabalera | 1.380 m |
Azalera | 1,45 km² |
Sakonera | 30,6 m |
Geografia | |
Koordenatuak | 46°21′52″N 14°05′41″E / 46.3644°N 14.0947°E |
Mendikatea | Pokljuka (en) |
Antzinako herrialdea | Austria-Hungariako Inperioa |
March | Karniola |
Mendizaletasuna |
Geografia eta historia aldatu
Jatorri glaziarra eta tektonikoa duen aintzira endorreikoa da. Mendiz eta basoz inguraturik dago eta mendebaldean Zaka harana dauka. Ekialdeko ertzean kokatzen da Bled hiria. Juliotar Alpeetan kokaturik dago.
Bled uhartea aldatu
Aintziraren mendebaldean Bled uhartea (Blejski otok) dago. Uharte txikia da eta azalera guztia Jasokundeko Amabirjinaren elizak (Cerkev Marijinega vnebovzetja) hartzen du. Elizak XVII mendean hartu zuen gaur egungo itxura baina 1470 urteko fresko gotikoak ere kontserbatzen dira. 52 metrotako dorrea dauka eta 98 mailako eskailerak lotzen ditu uhartearen ertza eta eliza.
Arraunketa aldatu
2011 urtean Munduko arraunketa txapelketak antolatu ziren Bled aintziran, aurrez 1966, 1979 eta 1989an ere bertan jokatu ziren.
Iruditegia aldatu
-
Bled aintzira.
-
Bled uhartea.
-
Bledeko gaztelua aintziraren gainean.
Kanpo estekak aldatu
{{#coordinates:}}: cannot have more than one primary tag per page