Blanca Vidal

Bilbotar aktorea

Blanca Vidal Cano (Bilbo, 1882ko martxoaren 3a[1]- Buenos Aires, 1962ko irailaren 8a) Bizkaiko aktorea izan zen, Uruguain, Txilen eta Argentinan lan egin zuena. Oso gaztea zela Amerikara joan eta 1901ean debutatu zuen Montevideoko Cibils antzokian. Argentinan gero, antzerki eta zinema munduan murgildu zen eta bertakotuta, hango herritartasuna lortu zuen.

Blanca Vidal

Bizitza
JaiotzaBilbo1882ko martxoaren 4a
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
HeriotzaBuenos Aires1962ko irailaren 8a (80 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakaktorea
IMDB: nm0896282 Edit the value on Wikidata

Biografia aldatu

Maria Blanca Jesusa de la Santísima Trinidad neskatotxoa jaio eta hurrengo egunean bataiatu zuten, Bilboko Alde Zaharreko San Nikolas parrokian. Bilbotarra zuen aita, Camilo Vidal Ruiz eta Valladolideko jatorrikoa ama, Visitación Cano Iglesias. Bikoteak izandako bost seme-alabetatik, Bizkaiko hiriburuan jaio zen bakarra izan zen Blanca eta Donostian gainontzekoak. Txikitatik hasi zen aktore-lanetan eta bere ahizpetako bat ere, Emilia Vidal, aktorea izan zen.[2]

Lan ibilbidea aldatu

Oso txikitatik atzerrira joan zen eta funtzio garrantzitsuak egin zituen Uruguai, Txile eta Argentinan, besteak beste. Montevideoko Cibils antzokian egin zuen debuta 1901ean, Las tentaciones de San Antonio lanarekin. Jendeak asko txalotu zuen, ahoskera onagatik eta interpretazio-kalitateagatik.

Irakasle izateko ikasita, Montevideon maistra aritu zen lehenengo eta gero Buenos Airesen bi urtez. Plangintzari lotutako hainbat komisiotako kide ere izan zen.

Filmografia hautatua aldatu

Zinema mutuan eta soinudunean aritu zen, besteak beste, film hauetan:

  • 1925: Manuelita Rosas
  • 1937: Melgarejo, Remigia Contreras
  • 1942: Ilargiaren argia
  • 1943: Cándida, urteko emakumea
  • 1944: Mende erdiko erromantzea (Txileko filma)
  • 1945: Garrantzirik gabeko emakume bat, Juana bezala
  • 1945: Santa Cándida
  • 1950: Nacha Regules[3]

Antzerkia aldatu

"La Compañía Podden - Vittone" (José J. Podestáren eta Luis Vittoneren arteko elkarte batean) parte hartu zuen, besteak beste, Blanca Podestá, Ana Podestá, Zulema Podestá, José R. Podestá, Elsa Podestá, Arturo Calderilla, Aparicio Podestá, Elsa Conti, Aída Bozán, Olinda Bozán, Segundo Pomar eta Berta Gangloff-ekin.

1911n, "Pablo Podesta Konpainia Nazionala, bere jabeak zuzendua, José J. Podesta" delakoan sartu zen, Lea Conti, Elías Alippi, Aurelia Ferrer, Jacinta Diana, Rafael Parra eta Desiderio Santillánekin eszenak partekatuz, beste batzuen artean.[4]

1927an, "La Compañía Teatral Podda - Alippi"-ko kidea izan zen, eta Juan Bonorekin batera Smart Antzokian aritu zen.

Antzoki zahar batzuetan lan egin zuen, hala nola, Apolo Antzokian, Cervantes Antzoki Nazionalean, Antzerki Modernoan eta Antzerki Nazionalean.

Lan hauetan parte hartu zuen: aldatu

  • Las tentaciones de San Antonio (1901).
  • En el fuego (1910)
  • Historia gaucha (1910)
  • Todos por ellas (1910)
  • Las romerías (1910)
  • Pavesi (1910)
  • Don Costa, Fraile (1910)
  • El presidiario (1910)
  • El final de una tragedia (1910)
  • Alma sajona (1910)
  • La última carta (1910)
  • El Centenario (1910)
  • La vida inútil (1910)
  • 1810 (1910)
  • El circo (1910)
  • Eclipse de sol (1910)
  • La criolla (1910)
  • Cerisette (1910)
  • Boletos de recreo (1910)
  • El sitio de Buenos Aires (1910)
  • A la luz de la luna (1910)
  • La viuda loca (1910)
  • Derecho de amar (1910)
  • Después de misa (1910)
  • Las condenadas (1910)
  • * Tierra virgen (1910)
  • Flores frescas (1910)
  • Canto triste (1910)
  • Vivir de arriba (1910)
  • La seca (1911)
  • El indio (1911)
  • La nota roja (1911)
  • Barranca abajo (1911)
  • El tapao (1911) junto con el actor cómico Julio Escarcela y la actriz Jacinta Diana, Esta obra fue escrita por López Isaasmendi y Juan Carlos Dávalos, y dirigida por Pablo Podestá.[5]
  • El calendario que perdió siete días, besteak beste, Miriam de Urquijo, Silvana Roth, Manolita Serra, Blanca Podestá, Esperanza Palomero, Cecilia Reyes, Elisardo Santalla, Mario Danesi eta Rufino Córdobarekin.


Erreferentziak aldatu

  1. «SIGA-AKIS .:. AHEB-BEHA» internet.aheb-beha.org (Noiz kontsultatua: 2022-03-13).
  2. «Agiriaren Aurkibide digitalak 1901 aurretik.» artxiboa.mendezmende.org (Noiz kontsultatua: 2022-03-13).
  3. «Blanca Vidal» IMDb (Noiz kontsultatua: 2022-03-05).
  4. (Gaztelaniaz) Podestá, José J.. (2003). Medio siglo de farándula: memorias. Editorial Galerna ISBN 978-950-556-445-3. (Noiz kontsultatua: 2022-03-05).
  5. (Gaztelaniaz) Pellettieri, Osvaldo; Burgos, Nidia. (2005). Historia del teatro argentino en las provincias. Editorial Galerna ISBN 978-950-556-474-3. (Noiz kontsultatua: 2022-03-05).

Kanpo estekak aldatu