Bizkaiko Guardia Forala

Bizkaiko Foru Aldundiaren menpeko zen miliziako kidea mikeleteak ziren hasiera batean, foralak gero eta 1877az gero minoiak[1][2]

Bizkaiko Guardia Forala
Datuak
Motapolizia
HerrialdeaEspainia
JabeaErtzaintza eta Bizkaiko Foru Aldundia
Historia
Sorrera1823

Lehendabiziko helburuak herri-bakea mantentzea eta gaizkileen jazarpena bazituzten ere, XIX. mendean zehar aldatuz joan ziren, eta azken aldian herrialdeko zergak ere jaso behar izan zituzten.

Historia aldatu

Lehendabizikoz 1785ean mikelete talde bat osatu bazuten ere[3], milizia hau XIX. mendearen hasieran eratu zuten eta, bitan ezabapenak jasan ondoren, 1823an berrezarri zuten. Lehen Gerra Karlistan parte hartu zuten liberalen alde[4].

1839ko abenduaren 20an, Gregorio Lezama-Legizamon eta Federico Victoria de Lezea Ahaldun Nagusiak zirela, gaizkileak eta bidelapurrak deuseztatzeko mikelete talde bat sortu zuten[5].

1859an Afrikako Gerran parte hartutako Euskal Tertzioen (Tercios Vascongados) oinarria izan ziren, Araba eta Gipuzkoako miliziekin batera. Bertan Espainiako Armadarekiko autonomia mantendu zuten[4].

1872ko apirilaren 3ko Bizkaiko Foru Aldundiaren agindu batek milizia berrantolatzeaz gain izenaz aldatu eta foral izendatu zuten, milizia Guardia Foral izanik[6]. Guztira 1.000 lagunek osatu zuten milizia. Urte hartako uztailaren 21ean Gerra Ministerioak bere erreglamentua onartu zuen[7][3].

Bigarren Karlistaldian gerrillaren aurkako milizia moduan aritu ziren, herri-bakea mantentzeko. 1877an gerra amaitu eta gero, iparraldeko armadaren jenerala zen Quesadak berriro izenaz aldatu eta minoi izendatu zien. Izena ez zen bizkaitarren gustukoa eta Antonio Truebak arrotzat hartzen zuen, Arabako poliziaren kideetakoa zenez[3].

1937an desegin zuten[4]. Urte hartako abuztuaren 23an, Bilbo erori eta berehala, frankistek Gipuzkoako mikeleteak eta Bizkaiko miñoiak desmobilizatu zituzten, Arabako miñoiak eta Nafarroako foralak utziz[3].

Gaur egun, Bizkaiko ahaldun nagusiaren eta bere foru diputatuen segurtasunaz 15 guardia foral inguru arduratzen dira. Foral horiek Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak izendatzen ditu, ofizialki ertzainak direlako.

Erreferentziak aldatu

  1. Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa. Minoi. .
  2. Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa. Mikelete. .
  3. a b c d Aiestaran Lekuona, José Antonio. Policia: Los modernos cuerpos armados forales. Auñamendi Eusko Entziklopedia.
  4. a b c Díez de Salazar Fernández, Luis Miguel. Miquelete. Auñamendi Eusko Entziklopedia.
  5. de Labayru, Estanislao Jaime. (1978). Historia General del Señorío de Vizcaya. VIII Bartzelona: Bilbo Aurrezki Kutxa, 112 or. ISBN 84-248-0372-830..
  6. Aginduak honela zioen:
    « Armar un pequeño cuerpo, bajo la denominación de Guardia Foral de Vizcaya, compuesto de individuos de toda confianza cuya única misión fuese la de contribuir a que por ningún concepto se turbara la paz que se disfrutaba persiguiendo a los que atentaran contra ella y siendo una garantía de eficaz seguridad para los pacíficos moradores del país »

  7. Honela zioen:
    « Artículo 1:
    La creación de este Cuerpo tiene por objeto principal el de recorrer los pueblos y caminos, dar favor y auxilio a las autoridades, descubrir y prender a los delincuentes, gente vaga y mal entretenida, afianzar el orden y la tranquilidad y proteger la seguridad de las vidas y haciendas de los habitantes del país y de los viajeros.
    Artículo 2:
    Sólo en el caso de trastornos políticos en los que se haya declarado el estado de guerra dependerá de la autoridad militar.
    Artículo 3:
    Toda resistencia a la Guardia Foral será considerada como hecha a la Guardia Civil y juzgada y castigada en idéntica forma y bajo las mismas formas.
    »

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu