Bizimodu xumea, bizimodu apala edo bizimodu sinplea norberaren bizimodua boluntarioki xumetasunez bizitzeko hainbat modu biltzen dituen bizitzeko estiloa da. Bere barnean, adibidez, honako aukerak egon daitezke: norberaren jabetzak ahal bezainbeste murriztea, maiz minimalismoa bezala izendatua, nork bere burua ahal bezainbeste aski izatea, alegia, autosufizientzia areagotzea, eta abar. Orokorrean, ideia nagusia, norberak duenarekin bizitzen jakitea eta behar duena baina gehiago nahi ez izatean datza, gehiegizko jabetzek edo ardurek dakartzaten arazoak edo kezkak ekiditeko asmoz.

Antzinako Grezian, Diogenes filosofoak bizimodu xumearen estiloa azken muturreraino eraman zuen, kale gorrian eta ardo kupel baten bizitzen jarri baitzen.

Taldean edo komunitatean bizi daitekeen pertsonen hautua izan arren, maiz indibidualismoa eta norbanakoaren independentziarekin lotura estua duen bizimodu estiloa da, inoren mendeko ez izateari garrantzi handia ematen baitzaio.

Pentsaera honen barnean aszetismoa bultzatzen duen adarra ere badago, inongo luxurik gabe bizitzea, baina bizimodu xumearen aldeko guztiak ez daude aszetismoaren alde.

Bizimodu estilo honen aldekoak hainbat arrazoiengatik aukeratu izan dute honela bizitzea, tartean norberaren joera edo hautu pertsonala, osasuna, espiritualtasuna, familia eta lagunekin denbora gehiago egoteko bizi kalitatea hobetu nahi izatea, bizitza-lana balantza orekatzea, finantza, ekonomia edo ingurumen jasangarritasuna, urritasun edo estres murrizketa, eta abar.

Kanpo estekak aldatu