Bizardunak

Nafarroako musika taldea

Bizardunak 2008an, Nafarroan sortutako eta euskaraz eta gaztelaniaz abesten zuen folk musika taldea izan zen. Beren musika estiloa euskal folk erradikaltzat hartzen zuten, beraien letrak politikaz eta ironiaz beteta zeudelarik.

Bizardunak
Datuak
JatorriaNafarroa
Musika motaFolk, Folk-Rock
Folk erradikala
Urteak2008 - 2013
Produkzioa
Diskoetxea(k)Brian's Records, Gor, Baga-Biga
Taldekideak
Josemari 1.4
Artola
Saturnino Leroy Starlight
Iñigo Cabezafuego
Itzala
Asier Brutal
Fermin Auskalo
Txetxu Brainloster
Aldanondo
Adolfo
Anderete
Eneko
Informazio gehigarria
MySpace: bizardunak Musicbrainz: 8b5b0291-9596-457b-bd2d-bc9d00f7e3b5 Songkick: 4107866 Discogs: 2950483 Edit the value on Wikidata

Irish Rebel Music talde musikalen estiloan oinarritu ziren euren kantak osatzeko, gehienetan politikaz hitz egiten zutelarik. Gai asko jorratzen zituzten, karlistaldietatik hasita langileen egoeraraino. Bigarren diskoarekin (En zugzwang) taldeak zuen irudi festazalea apaltzeko ahalegina egin zuten, Amaia Zubiria abestera gonbidatu zuten lan horretan. Taldeak beste disko bat, Ur ederra kirats infinituan, hiruretan rockeroena, kaleratu zuen agur esan aurretik. 2013ko uztailean desegin zen taldea.

Haien izaera probokatzaileak aldeko zein kontrako ugari izan ditu. Deseginda bazeuden ere, oihartzun handia izan zuten 2015ean Esne Beltza taldearen "Sueños de Color" abestiaren harira egin zituzten adierazpenek[1][2][3].

2017.an Hatortxu Rock jaialdirako berriz elkartzeko asmoa izan zuten, baina azkenean ez zen gauzatu[4].

Taldekideak 2008-2009 (abuztua arte) aldatu

  • Josemari 1.4: ahotsak
  • Artola: ahotsak
  • Saturnino Leroy Starlight: bateria, perkusioa, ahotsak
  • Iñigo Cabezafuego: akordeoia, ahotsak
  • Itzala: txirula, alboka, goilareak
  • Fermin Auskalo: gitarra, ahotsak
  • Txetxu Brainloster: baxua
  • Anderete: mandolina
  • Eneko: biolina

Taldekideak 2009-2010ko azaroa arte aldatu

  • Josemari 1.4: ahotsak
  • Artola: ahotsak
  • Saturnino Leroy Starlight: bateria, perkusioa, ahotsak
  • Iñigo Cabezafuego: akordeoia, ahotsak
  • Itzala: txirula, alboka, goilareak
  • Fermin Auskalo: gitarra, ahotsak
  • Txetxu Brainloster: baxua
  • Anderete: mandolina, bouzouki
  • Asier Brutal: biolina

Taldekideak 2010ko azarotik, 2011ko urria arte aldatu

  • Josemari 1.4: ahotsak
  • Artola: ahotsak
  • Saturnino Leroy Starlight: bateria, perkusioa, ahotsak
  • Iñigo Cabezafuego: akordeoia, mandolina, ahotsak
  • Itzala: txirula, alboka, goilareak
  • Asier Brutal: biolina, mandolina
  • Aldanondo: gitarra, ahotsak
  • Adolfo: baxua

Taldekideak 2011ko urritik, 2012ko azaroa arte aldatu

  • Josemari 1.4: ahotsak
  • Artola: ahotsak
  • Saturnino Leroy Starlight: bateria, perkusioa, ahotsak
  • Iñigo Cabezafuego: akordeoia, ahotsak
  • Itzala: txirula, alboka, goilareak
  • Asier Brutal: biolina
  • Aldanondo: gitarra, ahotsak
  • Adolfo: baxua
  • Anderete: mandolina

Taldekideak 2012ko azarotik, 2013ko uztaila arte aldatu

  • Josemari 1.4: ahotsak
  • Artola: ahotsak
  • Saturnino Leroy Starlight: bateria, perkusioa, ahotsak
  • Iñigo Cabezafuego: banjoa, ahotsak
  • Itzala: txirula, alboka, goilareak
  • Asier Brutal: biolina, mandolina
  • Aldanondo: gitarra, ahotsak
  • Adolfo: gitarra elektrikoa
  • Anderete: baxua

Diskografia aldatu

  • Bizardunak (2009ko ekaina, Brian's Records)
  • Euskal Herriko oreoak (2009ko abendua, maxi-singlea)
  • En zugzwang (2010eko azaroa, Gor)
  • Ur ederra kirats infinituan (2012ko azaroa, Baga-Biga)

Erreferentziak aldatu

  1. «Bizardunak» www.facebook.com (Noiz kontsultatua: 2018-02-16).
  2. «Zenbait burutazio Bizardunak-Esne Beltza aferaz | Boligrafo gorria» www.argia.eus (Noiz kontsultatua: 2018-02-16).
  3. «Ni Esne Beltza banintz...» Argia (Noiz kontsultatua: 2018-02-16).
  4. «Bizardunak» www.facebook.com (Noiz kontsultatua: 2018-02-16).

Kanpo estekak aldatu

 
Euskal musika
Artikulu hau Euskal musika Wikiproiektuari lotuta dago. Honelako artikuluekin lagundu nahi baduzu, jo ezazu wikiproiektuaren orrira.