Bizarbeltz

pirata ingelesa

Edward Teach edo Edward Thatch, askoz ere ezagunagoa Bizarbeltz ezizenaz (1680- 1718ko azaroaren 22a, Ocracoke, Ipar Carolina) ingeles pirata nabarmen bat izan zen. Mendebaldeko Indietako eta Hamahiru Kolonietako kostaldeetan bereak eta bi egiten jardun zuen, pirata lanbidean hasi aurretik Britainiar Itsas Armadako itsasgizona ere izana zen.

Bizarbeltz

Bizitza
JaiotzaBristol, 1680
Herrialdea Britainia Handiko Erresuma
HeriotzaOcracoke (Ipar Carolina)1718ko azaroaren 22a (37/38 urte)
Heriotza modua: burugabetzea
Familia
Ezkontidea(k)Mary Ormond
Jarduerak
Jarduerakpirata
Zerbitzu militarra
Graduaontzi-kapitain
Parte hartutako gatazkakEspainiako Ondorengotza Gerra

Find a Grave: 2360 Edit the value on Wikidata

Robert Maynard britainiar tenientearekin izandako borrokaldi batean hil zen. Hil eta bereahala bere burua moztua eta masta batetik zintzilikatua izan zen.

Batzuek diotenez Benjamin Franklinek Bizarbeltzi buruz idatzi omen zuen olerki batek honela dio:

« Come all you jolly sailor
You all so stout and brave;
Come hearken and I'll tell you
What happen'd on the wave.
Oh! 'tis of that bloody Blackbeard
I'm going now for to tell;
And as how by gallant Maynard
He soon was sent to hell.
»
Zatozte, marinel alaiok
hain sendo eta kementsuak denok;
Zatozte, egin kasu eta azalduko dizuet
itsasoan gertatua.
Oi! Bizarbeltz odolzaleaz da
mintzatzera noakizuena;
eta nola Maynard galaiak
berehala inpernura bidali zuenekoa.

Iruditegia aldatu