Bitor Lekunberri

politikari espainiarra

Bitor Lekunberri Arana, Otxabiña ezizenaz ezaguna (Eibar, 1913ko martxoaren 25a - ibidem, 2005eko irailaren 28a) miliziano komunista Gerra Zibilean, gerrillari, militante antifrankista, PCEko militantea eta CCOO sindikatuko partaidea izan zen.

Bitor Lekunberri
Bizitza
JaiotzaEibar1913ko martxoaren 25a
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Heriotza2005eko irailaren 28a (92 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
euskara
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria
Izengoitia(k)Otxabiña
Zerbitzu militarra
Adar militarraEusko Gudarostea
Parte hartutako gatazkakEspainiako Gerra Zibila
Bigarren Mundu Gerra
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Espainiako Alderdi Komunista
Ezker Batua

1936ko altxamendua izan zenean, bera soldadutzatik itzuli berri zegoen eta konpainia bat gertatzeko agindua eman zioten. Gerra hasi eta Tolosa-Irun-Donostia inguruan egon ziren pare bat astean. Han egin zuten teniente. Frontea Deba Arrora mugitu zenean, beraiek ere Eibarrera joan ziren. Orduan antolatu zen Amuategi Batailoia. Bitor Santanderren hartu zuten preso, baina ihes egin eta Legioan sartu zen, frentera heldu eta alde egiteko asmoarekin.[1]

Gerra amaitu zenean, Frantzian erbesteratu zen, non Erresistentzian hartu zuen parte.[2] 1944an, 11 laguneko talde baten partaide gisa pasatu zen Otxabiña berriz Hegoaldera. Hala ere, nonbait delazio bat izan zen, eta talde guztia erori zen. Otxabiñaren gaineko agintaria, Barroso Segovia teniente koronel komunista, fusilatu egin zuten. Otxabiñak 20 urte baino gehiago egin zituen espetxean.[3]

PCEko militante historikoa,[4] Euskadiko Partidu Komunista eta Euskadiko Langile Komisioak elkarteen sorreran parte hartu zuen. Ezker Batua-Berdeak alderdiko kidea ere izan zen.

Erreferentziak aldatu