Bistro (baita Bistrot ere deitua) Frantzia ohikoak diren edaritegiak dira, bertan alkoholdun edariak, kafea, gazta edota beste mota batzuetako edariak ere salgai daude. Euskal Herriko taberna edo herriko ostatuen parekideak dira. Bestalde, janari edo plater merkeak zerbitzatzen diren jatetxeak ere izan litezke.

Jean Béraud margolariaren Bistroan izeneko margolana.

Garai bateko Parisko bizimoduaren islada izan zen, halere maiz ez zuten ospe onarik izan.

Izena aldatu

Kondairaren arabera, behin Napoleondar Gerrak amaitu ondoren Frantzia okupatu zuten errusiar gudariek sarritan bertako tarbenetako zerbitzariei janariak edo platerrak arin zerbitza zitzaten быстро!, 'быстро! hitzekin zuzentzen omen zitzaien, ondorioz bistro hitza frantses hizkuntzan neologismo bat bihurtu zen.

Halere, frantziar hizkuntzalariek ez dute kondaira hori onartzen, hauen arabera bistro hitza ez baitzen XIX. mendearen amaieraldera arte agertu.

Beste bertsio batzuen arabera hitza Frantziako eskualderen batetik Paris hiriburura ekarria izango zen, ondoren Parisetik herrialde osora hedatu zelarik. Batzuen ustez Frantziako iparraldeko Bistraud edo Mastroquet hitzetatik eratorria litzateke, beste batzuen ustez ordea, Frantziako hegoaldeko Bistroquet hitzetik omen dator. Hitz honek "morroi" esan nahi zuen, hortik "ardogile" izatera iragan zen, azkenik ardoak saltzen ziren lekua deitzeko hitza gisa gelditu zelarik.

Ikus gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu