Biroide

Birusa baino txikiagoa den mikroorganismo patogenoa, RNA kate aske batez eratua eta kapside gabekoa; landareak infektatzen ditu

Biroideak birusen antzeko eragile infekziosoak dira, zelulaz kanpoko zikloa dutenak (egoera horretan bizigabeak edo inerteak izanik) eta baita zelula barneko zikloa ere ("utzitako" jarduera metabolikoarekin, zelularen tresneria metabolikoa beren onurako erabiltzen baitute). Birusen aldean, baina, berezko ezaugarriak dituzte: ez dute material genetikoa babesten duen kapsiderik, eta ezta lipido edo proteinarik ere. Haien material genetikoa harizpi bakarreko ARNz osatuta dago, egitura ziklikoa duena. ARN horrek ez du proteina kodetzeko generik, beraz ostalariaren funtzioen menpe dago guztiz biroidea erreplikatzeko.

Biroide gehienak landareen patogenoak dira, eta kalte handiak eragin ditzakete nekazaritzan.

Ikerlari batzuen ustez biroideak zeluletatik ihes egindako introiak izan litezke.

Prioiekin batera biroideak eragile infekzioso txikien eta xumeenak dira, ez baitute lortu birusek duten garapen-maila

Biroide baten egitura sekundarioa

Kanpo estekak aldatu