Biogas

Biomasaren hartzidura anaerobioaren emaitza den gasa, metano eta karbono dioxidoz osatua. % 50-70 metanoz, % 25-35 karbono dioxidoz eta nitrogeno eta azido sulfhidriko aztarnez osatua izaten da.

Biogasa hondakin organikoak, abereen simaurra edo landare-hondarrak egoera anaerobio batean (oxigenorik gabeko egoeran) deskonposatzean lortzen den gas-nahastea da [1].

Simaurra birziklatzeko ekipoa, biogasa sortzen duena

Bakterioek egiten duten prozesu horretan metano (batez ere), karbono dioxido, hidrogeno, nitrogeno eta azido sulfhidriko gasen nahastea askatzen da.

Erregai merkea eta berriztagarria da; ibilgailuetan erabiltzen da, kaleko argiekin nahasteko eta industria eta etxeko eginkizunetarako. Biogasaren ekoizpenak, hondakinak baliatzeaz gainera, ongarri bikaina sortzen du bigarren produktu gisa. Garrantzi handikoa da garatze-bidean diren herrialdeetan, eta herri industrializatuetan ere gero eta garrantzi handiagoa ematen diote, petrolioaren egungo morrontza murrizten duelako.

Etxeko hondakin organikoen tratamenduak ingurugiro anaerobio batean gas metanoaren eta sedimentu baten ekoizpena eragiten du. Bigarren hori, egoki prestatuta, ongarri gisa erabil daiteke.

Biogasa beroa eta argindarra ekoizteko erabili ohi da. Zabortegietan pilatuko liratekeen hondakin askoren erabilpenak ahalbidetzen du biogasaren sorrera.

Biogasa ere sortzen da hondakin-uren tratamenduaren araztegietan. Ur horien arazketa prozesuan lohiak sortzen dira, prozesuan zehar jalkitzen diren material solidoak biltzen dituztenak. Lohiak bioerreaktore izeneko tanga handietara bidaltzen dira: bertan, ingurugiro anaerobio batean hainbat mikrobiok lohiak degradatzen dituzte, biogasa sortuz, erregai moduan erabil daitekeena araztegian bertan.

Bioerrektoreetan burutzen den prozesu anaerobio horrek denbora asko behar du (30 egun inguru) lohiak degradatzeko eta biogasa sortzeko. Prozesuan tenperatura altuak ere (36º C) behar ditu.

Biogasa ere modu naturalean sortzen da puzkerrak botatzerakoan. Sabel-haize edo puzkerren osagaiak eta biogas industrialarenak antzekoak dira, haien proportzioak aldatzen badira ere.

Biogasaren osagaiak aldatu

Biogasaren osaera eta osagaien proportzioa erabilitako hondakinen, tratamendu anaerobio motaren eta bere parametroen (tenperatura, pH...) arabera aldatuko da. Nolanahi ere, metanoa da osagai nagusia.

Minda edo purinen tratamendu anaerobioak, esaterako, honako gas hauek dituen biogasa sortzen du:

Biogasaren osagai nagusia metanoa da (CH4), berotegi-efektuan eragin kaltegarria duena. Bere errekuntzak karbono dioxidoa sortzen du, berotegi-efekturako ere txarra dena, nahiz eta eragin askoz txikiagoa eduki.

Kanpo estekak aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. Albero, Josu: Mikrobioen mundu liluragarria, EHUak argitaratuta (2019) 175 orr. ISBN: 978-84-1319-082-2