Bikote sorrera bosoi neutro batetik oinarrizko partikula bat eta horri dagokion antipartikula sortzean datza. Adibidez, elektroia eta positroia, muoia eta antimuoia, edota protoia eta antiprotoia sortzen dituena. Maiz, bikote-sorrera kontzeptuak fotoi batek nukleo baten inguruan sortzen duen elektroi-positroi bikoteari egiten dio aipamen. Bikote-sorrera gerta dadin, elkarrekintzaren hasierako energia atalase-maila baino handiagoa izan behar du; hau da, bosoiaren energiak gutxienez bikotearen pausaguneko masaren energia baino handiagoa izan behar du, eta horrez gain, energiaren eta momentu linealaren kontzerbazioa eman behar da.

Kanpo estekak aldatu