Artikulu hau anaia-arrebei buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Biki (argipena)».

Bikiak haurdunaldi bakarrean jaiotako bi ume dira. Bikiak diziotikoak (DZ) edo monozigotikoak (MZ) izan daitezke. Haurdunaldi hauetan hilaur tasa handiagoa da, erditze goiztiarrak eman ohi dira eta pisu baxuko umeen jaiotza komuna da. Horretaz gain, karena ere desorekaturik egon daiteke.

Biki monozigotikoak

Biki dizigotikoak aldatu

Biki guztien 2/3 osatzen dute eta obozito ezberdin biren eta espermatozoide ezberdin biren elkarketaren onodrio dira. Bi zigotoen genotipoa guztiz ezberdinak da, eta haien arteko antzekotasunak adin ezberdineko neba-arrebenak bezalakoak dira. Sexu berdinekoak edo ezberdinekoak izan daitezke.

Bi zigotoak bere kabuz habiratzen dira umetokian eta bakoitzak bere karena, bere amnios eta bere zaku korioniko propioak garatuko ditu. Dena den, batzuetan karena biak hain daude hurbil, fusionatzera hel daitezkeela. Hori zaku korionikoekin baita gerta daiteke ere. Kasu batzuetan biki bakoitzak mota ezberdin bitako eritrozitoak dauzka, horrek esan nahi du bi karenen arteko fusioa oso estua izan zela eta horren ondorioz, eritrozitoen elkartrukea eman zen.

Biki dizigotikoak edukitzeko probabilitatea heredagarria da. Orinetalen artean %1-5; kaukasikoen artean 1/125 eta afrikan 1/20koa da probabilitatea.

Biki monozigotikoak aldatu

 
Banaketaren aldiak

Biki mota hau ernaldutako obozito bakarretik sortzen da eta haien arteko banaketa garapenaren garai ezberdinetan eman daiteke. Genetikoki bi enbrioak berdinak dira, eta beraz, sexu berdinekoak izango dira. Segun eta noiz banatzen diren, barrunbeak elkarbanatuko dituzte, edo ez.

Banaketa blastomero garaian aldatu

Bi zigotoak bere kabuz garatuko dira. Bakoitzak bere trofoblasto eta enbrioblastoa edukiko du. Ondorioz, karena, korion eta amnios barrunbe propioak edukiko dituzte. Independenteki habiratu eta garatzen diren arren, batzuetan korion biak fusiona daitezke.

Banaketa blastozisto garaian aldatu

Kasurik normalena. Barneko masa zelularra bi taldetan banatzen da blastozito barrunbean bertan,hau da, enbrioblastoa da banatzen dena. Enbrioi biek komunean dute karena eta barrunbe korionikoa, baina amnios barrunbe ezberdinak dituzte.

Batera habiratuko dira eta batzuetan bien odol hodiak anastomosa daitezke karenan. Honek trasfusio sindromea izeneko arazoa sor dezake. Sindrome honen ondorioz, bikietako bat txikiagoa eta anemiarekin jaioko da, bestea handiagoa eta polizitemiarekin jaiotzen den bitartean.

Banaketa lerro primitibo garaian aldatu

Hirugarren kasu hau gutxitan ematen da, eta banaketa disko bilaminar garaian gauzatuko da. Marra primitiboa eratu baino lehen edo ostean. Ostean emanez gero, biki siamdarrak sor daitezke. Mota honetako bikiek karena, korion eta amnios barrunbea partekatuko dituzte.

Biki siamdarrak aldatu

 
Biki siamdarrak

Lerro primitiboaren bikoizketaren ondorioz sortzen da biki mota hau. Lerro primitiboa bikoiztu eta banatzen bada, biki monozigotiko normalak jaioko dira. Baina, lerroak elkarrengandik hurbilegi geratuz gero, biki siamdarrak jaioko dira.

Lerroak elkarrengandik paralelo, edo bata bestearen aurrean egon daitezke. Haien kokapenaren arabera biki siamdar mota bi ezberdintzen dira. Biki hauen bizigarritasuna elkarbanatzen dituzten organoen araberakoa izango da. Batzuetan bien arteko simetriarik ez dago eta bietako bat ondo garaturik jaioko da, bestea bizkarroi moduan bizirik dirauen bitartean.

Parapagia aldatu

Lerroak paralelo daudenean ematen da. Talde honen barnean hiru azpitalde bereizten dira:

X motakoa: gorputz enborra parekatzen dute. Torax aldea elkarbanatzen dutenean torakopagus deritze.

Lambda motakoa: burualdea elkarbanatzen dute.

Y motakoa: sakro aldea elkarbanatuko dute, piropagus ere dei daitezke.

Kruzipagia aldatu

Hensen noduluen arteko distantziaren arabera bi azpimota bereizten dira:

Buru aldekoa: Hensen noduluak elkarrengandik hurbil daudenean emango da. Normalean garezurra elkarbanatuko dute baina nerbio sistema propioak garatuko dituzte.

Isats aldekoa: Hensen noduluak elkarrengandik aldentuta daudenean ematen da.

Bilbiografia aldatu

Thomas W. Sadler, Jan Langman: Embriología Médica con orientación clínica 10ªedición, Buenos Aires, Panamericana, 2007

Kanpo estekak aldatu