Bikaner (hindiz बीकानेर) Indiaren mendebaldeko Rajastan estatuko hiria da. Japiur hiriburutik 330 kilometrora dago eta 723.982 biztanle ditu (2008). Thar basamortuaren erdian dagoenez basamortuko klima du.

Bikaner
Hindiz
hiria
Laxmi Niwas jauregia Irudi gehiago
Administrazioa
Herrialdea India
EstatuaRajasthan
Posta kodea334001
Geografia
Koordenatuak28°01′05″N 73°19′01″E / 28.0181°N 73.3169°E / 28.0181; 73.3169
Map
Azalera270 km²
Altuera242
Demografia
Biztanleria529.007
Dentsitatea1960 bizt/km²
Informazio gehigarria
Sorrera1486
Telefono aurrizkia0151
Ordu eremuaUTC+05:30
Hiri senidetuakUdine

Historia aldatu

Marwarreko erregearen seigarren semea zen Rao Bikak iparraldeko lurrak konkistatzeari ekin zion eta 1485an gotorleku bat eraiki zuen, Bikaren asentamendua izena emanez (Bikaner), eta urtebetera hiria sortu zen. Basamortuaren erdian zegoenez Erdialdeko Asiaren eta Gujaraten arteko oasia kontsideratu zen eta honek aberastasun handia ekarri zion hiriari, baita berehala mogolen menpe geratu izana ere. XVIII. mendean mogolen boterearen gainbeheraren ondorioz istilu handiak izan zituen Marwar erresumarekin.

1815ean Surat Singh maharaja tiranoaren aurka altxatu ziren thakurak eta honek britainiarrei laguntza eskatu zien aurre egiteko. 1818ko itunak Bikaner printzerria Britainiar Raj bihurtu zuen. Bikaner printzerria Indiako seigarren lurralde handiena zen baina 1949an Rajasthanen barnean sartzerakoan bere lurrak hiru barrutitan banatu ziren.

Klima aldatu

      Datu klimatikoak (Bikaner)      
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 30.5 35.5 41.4 45.8 47.3 47.5 44.2 42.9 42.3 40.4 36.8 31.3 '
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 23.0 25.5 31.8 38.2 41.7 41.6 37.8 36.6 36.7 36.2 30.7 25.3 33.8
Batez besteko tenperatura (ºC) 14.3 17.1 23.4 30.2 34.3 35.2 32.8 31.7 30.7 27.7 21.5 16.1 26.3
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 5.6 8.8 15.0 22.1 26.8 28.8 27.7 26.8 24.7 19.1 12.1 6.9 18.7
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) −0.9 −2.7 3.7 12.0 15.8 19.8 20.3 20.4 16.3 10.2 3.3 -0.9 '
Pilatutako prezipitazioa (mm) 5 7 10 7 31 46 106 71 34 4 3 1 325
Prezipitazio egunak (≥ 1 mm) 0.8 1.0 1.5 0.9 2.6 3.2 6.6 5.6 3.0 0.6 0.3 0.5 26.6
Hezetasuna (%) 49 43 34 25 27 39 58 61 52 36 40 48 42.7
Iturria: NOAA (1971-1984) [1]

Ondasun nabarmenak aldatu

  • Junagarh Fort: 1589 eta 1594 artean izan zen eraikia eta Chintamani izena jarri zitzaion. XX mendean agintariak Lalgarh Palace mugitzerakoan izena aldatu zioten, Junagarh Fort (gotorleku zaharra) ipiniz. Hasieran hiritik kilometro eta erdira bazegoen ere gaur egungo Bikanerrek erabat inguratzen du gotorlekua. Etsaiek sarritan erasotu arren inoiz ez zuten lortu gotorlekua berenganatzea. Gotorlekuaren barnean jauregiak eta tenpluak daude. Guztia hareharri gorriz eta marmolez egina dago.
  • Lalgarh Palace: Ganga Singh maharajari iruditzen zitzaion Junagarh Fort ez zela monarka moderno batentzako egoitza egokia eta aitaren izena eramango zuen jauregia eraiki zuen gotorlekutik 7 kilometrora. Sir Samuel Swinton Jacob arkitektoak diseinatu zuen eta bere jauregia izango zen Laxmi Niwas jauregia 1902rako eraiki bazen ere multzo guztia 1926an bukatu zuten. Hau ere hareharri gorriz egina dago.

Galeria aldatu

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu