Bihurdura-barra

Barra zuzena, bihurduraz malguki gisa jokatzen duena. Ibilgailuetan, adibidez, esekiduraren elementuetako bat da: mutur batean xasisean giltzatua dago, eta beste muturrean gurpilaren esekidura-besoan.

Bihurdura-barra esekiduraren ardatzak lotzen dituen altzairuzko elementu bat da, eta biren eraginez, xasisean sortzen den mugimendua murriztea du helburu. Ibilgailuaren geometria aldaketarik gabe mantentzea da bere xedea, honela egonkortasuna areagotzen baita.

Bihurdura-barra baten eskema funtzionala
Fitxategi:Front axle section torsion bar 2.jpg
VW Beetle ibilgailuko esekidura elementu batzuk

Bihurdura-barra aurrean zein atzean jar daiteke, eta, gainera, hirugarren puntu batera lotzeko aukera ere badago. Horrela, triangelu bat sortzen da, bere eragin egonkortzailea areagotuz. Bada denbora zenbait automobilek sistema hau erabiltzen dutela, esaterako, Ford Fiestak eta Omega 3.0 eta 4.1-k.

Bihurdura-barrak malguki gisa ere jokatzen du, bere luzera ardatzarekiko bihurritzen denean kolpeen talka xurgatzen baitu. Esekidura mota hau, besteak veste, Volskwagen "kakalardo" modeloko atze-esekiduran aurki dezakegu.

Bihurdura-barrak bi eratara muntatu daitezke: autoaren luzera- edo zeharka- ardatzarekiko. Barra xasisera finkatuta eta gurpilaren estalkiari lotuta egotea da ohiekoena. Beste batzuetan, barraren atzeko muturra xasisera lotuta egoten da eta aurrekoa, berriz, esekiduraren besora.

Auto blindatuetan oso ohikoak dira, pisutsuak baitira eta mugimendu azkarrak egiteko beharra baitute, eta honek ardatzen gainean, tentsio karga handiak sortzen ditu.

Kanpo estekak aldatu