Biharamuna, bestondoa edo ajea jan-edan gehiegizko egun baten ondoko goizean izaten den ondoeza da.[1] Medikuntzan beisalgia ere diote.[2]

Ohar medikoa
Ohar medikoa
Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.
Biharamun
Deskribapena
Motaalcohol and health (en) Itzuli
Espezialitateaneurologia, Psikiatria
narcology (en) Itzuli
Arrazoia(k)short-term effects of alcohol (en) Itzuli
Identifikatzaileak
GNS-10G44.83 eta F10.0
MedlinePlus002041
eMedicine002041

Sintomak aldatu

Biharamuna sintoma hauen multzo bat da:

  • Amnesia arina edo mozkorraldian gertatutakoaren oroimena galtzea.
  • Alterazio gastrikoak: gonbitoak, ia beti, eta gutxitan beherakoa, alkoholak urdail-mukosaren higadura eta heste-abiaduraren galera eragiten dituelako.
  • Zefalea edo buruko mina: meningeen deshidratazioak, odol-hodien dilatazioak eta glukosaren (azukrea odolean) gutxitzeak eragindakoa.
  • Egarri bizia, alkoholaren degradazioak eragindako deshidratazioari gorputzak emandako erantzun gisa sortzen dena.
  • abdomeneko eta muskuluetako mina; horrek ahultasun-sentsazioa dakar.
  • Puzkerak, noizbait.
  • Nerbio-sorgortzea.

Etiologia aldatu

Biharamunaren arrazoia alkohola lortzeko prozesuarekin batera sortzen diren hondakin-substantzietan datza; beraz, substantzia baliokideak deitzen zaie, batez ere metanol, histamina, azetaldehidoa eta hainbat polifenol. Deskonposatzean, gainera, sintomen erantzule diren substantzia edentsuak, toxikoak edo pozoitsuak sortzen dituzte. Substantzia horiek proportzio handiagoan daude hain destilatuak ez diren eta kolore ilunagoa duten eta beren efektu organoleptikoengatik egiten dituzten edari alkoholiko edo hordigarrietan, batez ere ardoarekin lotura dituztenak (brandya, portoa, moskatela, ardo beltza) eta whiskiak. Horregatik, biharamun gehien sortzen dutenak, handienetik txikienera, koñaka, ardo beltzak, rona, whiskia, ardo zuria, gina eta vodka dira. Biharamunak gehiago eragiten die emakumeei gizonei baino; izan ere, gizonen gibelak eraginkorrago eta azkarrago prozesatzen eta deskonposatzen ditu alkohola eta bere baliokideak. Ez dute frogatu edari alkoholdunak nahasteak biharamun-sintoma handiagoak eragiten dituenik. Ohiko kontsumoak nolabaiteko tolerantzia eragiten du eta alkohol deshidrogenasaren (alkohola metabolizatzen duen entzima) kantitatea eta jarduera handitzean biharamun-atalasea igotzen du.[3]

Tratamendua aldatu

Biharamunerako askotariko erremedioak daude, etxekoetatik hasi eta komertzialetaraino. Batzuek eraginkorrak direla frogatu duten arren, emaitzak aldatu egin dira.

Erreferentziak aldatu

  1. Euskaltzaindia. Bestondo. in: Euskaltzaindiaren Hiztegia..
  2. (Gaztelaniaz) «¿Noche de copas? La veisalgia o resaca» Correo del Sur 2020-1-5.
  3. (Ingelesez) Damaris J Rohsenow, Jonathan Howland, J Todd Arnedt, Alissa B Almeida, Jacey Greece, Sara Minsky, Carrie S Kempler, Suzanne Sales. (2010-3-1). «Intoxication with bourbon versus vodka: effects on hangover, sleep, and next-day neurocognitive performance in young adults» Alcohol Clin Exp Res 34 (3): 509-18.  doi:10.1111/j.1530-0277.2009.01116.x. PMID 20028364..
  4. (Gaztelaniaz) La resaca y el dolor de cabeza. .
  5. (Gaztelaniaz) Remedios para la resaca. .
  6. (Ingelesez) Girre, C.; Hispard, E.; Palombo, S.; N'Guyen, C.; Dally, S.. (1993ko otsaila). Increased metabolism of acetaminophen in chronically alcoholic patients.. 17, 170-173 or.  doi:10.1111/j.1530-0277.1993.tb00743.x. ISSN 0145-6008..

Kanpo estekak aldatu