Bigarren hizkuntza

lehen hizkuntzaren ondoren ikasten den hizkuntza

Gizabanako baten bigarren hizkuntza hiztun horren lehen hizkuntza ez den hizkuntza bat da, hiztunak bizitzan geroago ikasi duena. Bigarren hizkuntza atzerritar hizkuntza izan daiteke, edo bere sorterrian ikasia (adibidez, bi hizkuntza ofizial dauden lurralde batean jaio delako). Hizkuntza batzuek, hizkuntza laguntzaile izenaz ezagunak, bigarren hizkuntza edo lingua franca izateko helburua dute.

George H. J. Weber suitzarrak 1997an munduko bigarren hizkuntza zabalduenak zein ziren ikertu zuen,[1][2] 1986an Fischer Weltalmanachek egindako ikerketetan oinarriturik. Hona hemen Weltalmanachen eta Ethnologueren datuak:

Tokia Hizkuntza Weltalmanach 1986 Ethnologue.com
1. Frantsesa 190 milioi 50 milioi
2. Ingelesa 150 milioi >430 milioi
3. Errusiera 125 milioi 110 milioi
4. Portugesa 28 milioi 15 milioi
5. Arabiera 21 milioi 246 milioi
6. Mandarinera 20 milioi 178 milioi
7. Gaztelania 20 milioi 60 milioi
8. Alemana 9 milioi 28 milioi
9. Japoniera 8 milioi 1 milioi

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau hizkuntzalaritzari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.