Bigarren Gurutzada (1147-1149) Ekialde Hurbila asaldatu zuen bigarren kanpaina izan zen.

Bigarren Gurutzada
Gurutzadak
Eskualdeko mapa Gurutzada baino lehen
Data1147 - 1149
LekuaIberiar Penintsula
Ekialde Hurbila
Egipto
EmaitzaGarailerik gabe
Gudulariak
Kristauak:

Musulmanak: Seliuzidar leinua

Buruzagiak
Melisenda Jerusalemgoa
Balduino III.a Jerusalemgoa
Raimundo II.a Tripolikoa
Raimundo Poitierskoa
Manuel I.a Komneno
Thoros II.a Armeniakoa
Alfontso I.a Portugalgoa
Alfontso VII.a Leongoa
Konrado III.a
Ottokar III.a Estiriakoa
Luis VII.a Frantziakoa
Thierry Alsaziakoa
Esteban Bloiskoa
Godofredo V.a Anjoukoa
Masud I
Tashfin Ibn Alibr
Ibrahim ibn Tashfin
Ishaq ibn Ali
Abd Al-Mumin
Imad ad-Din Zengi
Saif ad-Din Ghazi I
Al-Muqtafi
Al-Hafiz
Indarra
Alemaniarrak: 20.000[1]
Frantziarrak: 15.000[1]
Ezezaguna

Gurutzada 1145ean kristauek Edesako konderria galdu zutenean deitua izan zen[2]. Edesa Lehenengo Gurutzadan (10961099) eratutako Gurutzatuen estatuen lehendabizikoren bat konkistatua eta galdua izateko izan zen. Hori zela eta, Eugenio III.a aita sainduak aldarrikatu, zenbait europar erregek antolatu (tartean Luis VII.a Frantziakoak edo Konrado III.a enperadoreak) eta noble askok babestua izan zen. Manuel I.a Komnenok bizantziar enperadoreak atzeratuta, armada biek Europa osoa zeharkatu eta Anatolian zeudela, banan banan seliuzidarrek menderatuak izan ziren[3]. Luis eta Konrado, bere armadekin batera, 1148an ailegatu ziren Jerusalemera eta Damasko elkarrekin erasotzea saiatu arren ezin eta etxera itzuli behar izan zuten. Ekialdean musulmanek izandako garaipenak 1187an Jerusalem galtzea eragin zuen eta baita Hirugarren Gurutzada ere.

Mendebaldean, Iberiar Penintsulan hain zuzen ere, aldiz, ingeles, eskoziar, frandiar, frisoniar, normandiar eta alemaniar gurutzatuek garaipen batzuk izan zituzten. Lur Santurako bidean zihoazela, Lisboa, Almeria eta Tarragona konkistatzera lagundu zuten[4]. Bien bitartean, iparraldeko Europan, Baltiko aldean, herri paganoak kristautzeko gurutzada hasi zen.

Erreferentziak aldatu

  1. a b J. Norwhich, Byzantium: The Decline and Fall, 94-95. orr.
  2. Steven Runciman, A History of the Crusades: The Kingdom of Jerusalem and the Frankish East, 1100-1187. Cambridge University Press, 1952
  3. Jonathan Phillips and Martin Hoch, The Second Crusade: Scope and Consequences. Manchester University Press, 2001
  4. Lucas Villegas-Aristizábal, "Anglo-Norman involvement in the conquest of Tortosa and Settlement of Tortosa, 1148-1180", Crusades 8 (2009), 63-129. orr.

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.