Bidelapurreria bidelapurrek aurrera eramandako aktibitatea izan zen mendeetan eta herrialde oso desberdinetan. Bidelapur bat lapurtzeko asmotan bideetan armaturik ibiltzen zen delinkuentea zen. Askotan, mendian ezkutatu eta bizi ziren. Haren delitu mota ugariak ziren: bidaiariei eraso egitea, bahiketak, kontrabandoa. Normalean, bide bakartietan, mendietan zein basoetan, kokatzen ziren lapurtzeko asmoz. Ohikoena ez zen bakarrik ibiltzea, taldean baizik. Itsasoan bidelapurreriaren parekoa pirateria da. Biziraupena jo da gizarte-delitu horren arrazoi nagusitzat.[1] David Zapirainen hitzetan "bidelapurreria biziraupenaren estrategia bat izan zen, errekurtso gabeko pertsonek burututa. Pertsona horiek ezin zuten emigratu, ez zuten nagusirik eta ezta ere tokia baserrian". Euskal Herrian ere bidelapur ospetsu ezagutu dira. Erromantizismoak eta literaturak pertsonaia hauek mitifikatu egin ditu.

Bidelapurren erasoa, Bartolomeo Pinelli, 1817.
Lapurren erasoa, Francisco de Goyaren margolana, 1794.

Euskal Herriko bidelapurrak aldatu

Euskal Herrian bidelapurrak mendeetan ezagutu izan dira. Bereziki ezagutzen dira XVII. mendetik XIX.ra ibili zirenak. David Zapirainen arabera badago gure geografian puntu beltzak non urtetan ezagutu diren bidelapurrak: Elosua, Deskarga, Perurena, Urkiola.[2] Beste puntu beltza Lizarrate zen; han, Aranzadi Zientzia Elkarteko ikertzaile Alfredo Morazak dioenez, piko edo zigorleku bat zegoen. Gaizkileak hiltzeko eta haien gorpuak luzaroan erakusgai izateko erabiltzen omen zuten, gainerako gaizkileak ohartarazteko asmoz. Nafarroako Bardea ere bidelapurren ezkutalekua izan zen.

Asko izan dira Euskal Herrian ibilitakoak. Hona hemen batzuk:

Erreferentziak aldatu

  1. Jesús Carlos Urda Lozano: "El bandolerismo en los Montes de Toledo en el siglo XIX", Clío & Crímen: Revista del Centro de Historia del Crimen de Durango, ISSN 1698-4374, 11 zk., 2014, 171 or.
  2. https://www.diariovasco.com/prensa/20061216/cultura/vascos-bolsa-vida_20061216.html

Bibliografia aldatu

Kanpo estekak aldatu