Bide Kritikoaren Metodoa

Proiektuen kudeaketan, CPM, ingelesez Critical Path Method, euskaraz Bide Kritikoaren Metodoa, lan ezberdinek osatzen duten proiektu bat burutzean proiektuaren iraupena ez luzatzeko garaiz burutu beharreko lanen segida edo bide kritikoa aurkitzeko metodo algoritmikobat da. Horretarako, proiektua garatzeko garatu beharreko lanen zerrenda, beraien arteko bateragarritasun- eta ondorengotasun-erlazioak eta lan bakoitzarne iraupena zehaztu bhear dira. 1950eko hamarkadan DuPont Corporation enpresak garatu zuen, aldi berean, helburu berdinez baina ezberdintasun metodologiko zenbaitekin, PERT metodoa garatzen zen bitartean.

Proiektu bateko bide kritikoa: geziek egin beharreko lanek adierazten dituzte, modu ordenatuan eta euren iraupenekin batera. Bide kritikoa 1-2-4 da (gorriz), bi lan hauetan atzerapena geratuz gero, proiektu osoa ere atzeratu egingo baita. Proiektuaren iraupen minimoa 2+4=6 da. Proiektuen bide kritikoa CPM metodoaren bitartez eman daiteke.

Kanpo estekak aldatu