Bibliotekonomia

liburutegietan arlo hauek aplikatzen dituen eremua: praktikak, kudeaketa-aukerak, tresnak, informazio-teknologia, hezkuntza...

Bibliotekonomia (biblioteka eta ekonomia hitzetatik) liburutegiak mantendu, antolatu eta kudeatzen dituen diziplina da, informazioa modu egokienean eskuragarri jartzeko helburuaren alde.[1]

Bibliotekonomiaren atalak aldatu

Bibliotekonomiak bi azpiatal ditu: teorikoa eta aplikatua. Atal teorikoan sartzen dira informazioaren teoria eta ezagutzaren kudeaketa, informazioaren beharra eta behar hori asetzeko modua, ezagutza interpretatzeko orduan eragina duten kanpo-faktoreak, etab. Bibliotekonomia aplikatuaren ardura, berriz, bestelakoa da: bildumak osatzea eta mantentzea (erostea, katalogazioa, mailegatzea, garbitzea...), liburutegien arteko elkarlana, egile-eskubideak, informazio-askatasuna (informazioa eskuratzeko eskubidea), kontserbatzea, liburutegia kudeatzea, etab.

Informatika eta bibliotekonomia aldatu

Iraultza digitalak –batez ere, sareko datu-baseek– aldaketa sakona ekarri dute liburutegien mundura. Hori dela eta, fitxen bidezko betiko katalogoak baztertu eta katalogo elektronikoak sortu dira, erabilera publikoko sareko katalogoak izenekoak (OPAC = Online Public Access Catalogs). Bildumaren ideia ere aldatu egin da datu-base elektronikoak iristean. Izan ere, gaur egun ez dago bilduma fisikoki liburutegian gorde beharrik erabiltzaileentzat eskuragarri egoteko. Horrek erabateko aldaketa ekarri die dokumentu-bildumen politikari (bai elektronikoei, bai inprimatutakoei).

Liburuzainaren rola aldatu

Liburuzainak bitartekari gisa jokatu behar du. Bitartekari-lanak egin behar ditu erabiltzailearen eta liburutegiaren edo informazio-zentroaren artean. Bere helburua betetzeko, liburuzainak elkarrizketa egin behar dio erabiltzaileari, eta hortik abiatuta informazio bila hasiko da ezagutzen dituen baliabideak erabilita.

Bibliotekonomoak aldatu

Honako liburuzain hauek aipagarriak dira:

Erreferentziak aldatu

  1. Torrealdai, Joan Mari. (2009-10-31). Bibliografiatik bibliotekara, esperantzari leihoa.. Euskaltzaindia.

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu