Biafra[1], ofizialki Biafrako Errepublika (ingelesez: Republic of Biafra) Nigeriako hego-ekialdean zegoen estatu sezesionista izan zen. Biafran igbo herria bizi zen gehienbat eta 1967ko maiatzaren 30etik 1970eko urtarrilaren 15era iraun zuen. Igbo herriak inguruko beste herriekin arazo ekonomiko, etniko, kultural eta erlijiosoak zituenez independentzia aldarrikatu zuen. Errepublika berria izendatzeko, Biafrako golkoaren izena aukeratu zuten[2]. Aldarrikapen horrek Nigeriako Gerra Zibila edo Nigeriar-Biafrar Gerra eragin zuen.

Biafrako Errepublika
Republic of Biafra
1967 – 1970
Errepublika
Biafrako bandera

Biafrako armarria


Ereserkia

Fitxategi:Land of the Rising Sun
Goiburua
Peace, Unity, Freedom
"Bakea, Batasuna, Askatasuna"
Geografia
HiriburuaEnugu
Ekonomia
DiruaBiafrar libera
Kultura
Hizkuntza(k)Ingelesa (ofiziala), Igbo, Efik/Annang/Ibibio, Ekoid
Historia
Independentzia aldarrikatu1967ko maiatzaren 30a
Nigeriar-Biafrar Gerra1970eko urtarrilaren 15a
Aurrekoa
Nigeria
Ondorengoa
Nigeria

Gabonek, Haitik, Boli Kostak, Tanzaniak eta Zambiak baino ez zuten ofizialki herrialde berria aintzatetsi; hala ere, Israel, Frantzia, Portugal, Rhodesia, Hegoafrika eta Vatikanoren laguntza jaso zuen[3].

Chukwuemeka Odumegwu-Ojukwuk independentzia aldarrikatu zuenean, herrialdeak 76.400 km²-ko azalera eta 13 miloi biztanle zituen, erdiak igboak.

Erreferentziak aldatu


6°27′N 7°30′E / 6.450°N 7.500°E / 6.450; 7.500

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau Nigeriako historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.