Greziar mitologian, Bia (grezieraz βία,) indarra eta bortizkeriaren irudikapen femeninoa zen. Palas titana eta Estigiaren alaba zen eta, Zelo, Kratos eta Nike izeneko bere neba-ahizpekin batera, Zeusen segizioaren zati zen.

Bia
Antzinako Greziako erlijioa
Ezaugarriak
Sexuaemakumezkoa
Domeinuaindarkeria
Familia
AitaPalas
AmaEstigia
Anai-arrebakNike, Kratos eta Zelo

Jainkoek erraldoien aurka izan zuten gerran parte hartu zuen, eta, Kratos eta Hefestorekin batera, Prometeo kateatu eta itsutzeaz arduratu zen, titan honek, jainkoen sua, gizakiei emateko lapurtu zuenean.

Nemesisekin batera (mendekua), bereziki Korinton gurtzen zuten. Herri honetako akropolian, Akrokorintoa, bere eta Anankeren omenezko tenplu bat zegoen, baina ez zegoen tenplu honetara sartzeko ohiturarik.

Eskuan mazo bat duen halakretaz armaturiko emakume bat bezala irudikatzen da. Mazoarekin, ume bat hiltzen ari da.

Kanpo estekak aldatu