Bezoarra (persieraz: پادزهر‎, pādzahr, «antidotoa») harri digeriezina da, zenbait animaliaren digestio-hodian eratzen dena. Mota asko daude, bai organikoak eta bai inorganikoak. Antzinako denboran medikuntzan erabiltzen ziren, uste baitzen pozoietatik babesteko ahalmena zutela.[1]

Bezoar harriak, Alemaniako Farmatzia Museoa, Heidelbergeko gaztelua

Motak aldatu

Trikobezoarrak aldatu

 
Katu batek botatako trikobezoar bat.

Hildako ileak jariakinekin nahastuta katuaren urdailean pilatzen direnean sortzen da. Baliteke katuak oka egitea guztia kanporatzeko, baina, horrela arazoa konponduko ez balitz, kirurgiaren beharra izango luke, ile-bola gero eta handiagoa eta sendoagoa bihurtuko litzatekeelako. Ile-bola hauek katuek beraien burua garbitzeko duten ohituragatik sortzen dira, beraien ilea miazkatzen baitute garbi mantentzeko asmoz, eta beraz, beraien ileak irensten dituzte. Gaixotasun hau katu etxekotu eta ile luzea duten katuengan da ohikoena, batez ere, muda garaian. Aurreneurri gisa katuen ilea maiz orraztea gomendatzen da, hildako ileak kentzeko.[2]

Erreferentziak aldatu

  1. Espinoza González, Ricardo. Bezoares gastrointestinales: mitos y realidades. Rev. méd. Chile 144. alea, 8. zenbakia, 2016ko abuztua, scielo.conicyt.cl (Noiz kontsultatua: 2020-1-12).
  2. (Ingelesez) «Encyclopedia of Feline Clinical Nutrition | IVIS» www.ivis.org 2020-01-10 (Noiz kontsultatua: 2020-05-27).

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.