Elizabeth Ann "Betty" Ford (jaiotza abizena, Bloomer; 1918ko apirilaren 8a - 2011ko uztailaren 8a) Ameriketako Estatu Batuetako Lehen Dama izan zen 1974tik 1977ra, Gerald Ford, 38. Presidentearen emazte gisa. Oso aktiboa izan zen politika sozialean, eta gerora oso aktibo izango ziren beste Lehen Dama batzuen aurrekaria izan zen.

Betty Ford


Ameriketako Estatu Batuetako lehen dama

1974ko abuztuaren 9a - 1977ko urtarrilaren 20a
Patricia Ryan Nixon - Rosalynn Carter

Ameriketako Estatu Batuetako bigarren dama

1973ko abenduaren 6a - 1974ko abuztuaren 9a
Judy Agnew - Happy Rockefeller
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakElizabeth Anne Bloomer Ford
JaiotzaChicago1918ko apirilaren 8a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
HeriotzaRancho Mirage (Kalifornia)2011ko uztailaren 8a (93 urte)
Hobiratze lekuaMichigan
Familia
Ezkontidea(k)William Warren (en) Itzuli  (1942 -  1947ko irailaren 22a)
Gerald Ford  (1948ko urriaren 15a -  2006ko abenduaren 26a)
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaBennington College
Innovation Central High School (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakdantzaria, idazlea, autobiografialaria, modeloa, emakumeen eskubideen aldeko ekintzailea eta politikaria
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Ameriketako Estatu Batuetako Alderdi Errepublikanoa

IMDB: nm0004932 TV.com: people/betty-ford
Find a Grave: 7748438 Edit the value on Wikidata

1974an jasan zuen mastektomia dela eta bularreko minbiziaren inguruko kontzientziazio lana egin zuen. Aldi berean Eskubide Berdintasunaren Emendakinaren babeslea zen, baita abortatzeko eskubidearen aldeko liderra Ameriketako Estatu Batuetako Mugimendu Feministan. Fama handia izan zuen gai gori guztien inguruan iritzia emateagatik, feminismoa, soldata berdintasuna, Eskubide Berdintasunaren Emendakina, sexua, drogak, abortua eta armen kontrolaren gainean, adibidez. 1970eko hamarkadan alkoholismoa adikzio gisa onartzeko lana egin zuen, bera ere alkohola hartzen zuela esaten zuen lehen Lehen Dama izanik.

Etxe Zuria utzi eta gero eskubide berdintasunaren eta feminismoaren aldeko lanean jarraitu zuen. Betty Ford Center sortu zuen, drogen eta alkoholaren abusuaren aurka egiteko.


Biografia
Illinois
Artikulu hau Illinoisko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.