Bettisia Gozzadini (Bolonia, 1209Budrio, 1261eko azaroaren 2a) boloniar emakume legelaria izan zen, 1239. urtea ingurutik Boloniako Unibertsitatean irakasle egon zena. Unibertsitate batean irakasle egondako lehen emakumetzat hartua da.

Bettisia Gozzadini

Bizitza
JaiotzaBolonia, 1209
HeriotzaBudrio1261eko azaroaren 2a (51/52 urte)
Heriotza moduaistripuzko heriotza
Hezkuntza
HeziketaBoloniako Unibertsitatea
Jarduerak
Jardueraklegelaria eta abokatua
Enplegatzailea(k)Boloniako Unibertsitatea

Bizitza aldatu

Gozzadini Bolonian jaio zen 1209an. Gurasoak, Amadore Gozzadini eta Adelasia de Pegolotti, nobleak zituen. Gozzadinik hasieran filosofia ikasi zuen. Gero zuzenbidea ikasi zuen Giacomo Baldavino eta Tancredi Arcidiacono irakasle zituela. Gainera Odofredoren babesa jaso zuen. Gizonez janzten zen, baina ez dago argi gizarteak behartuta edo berak erabakita egiten zuen.

1236ko ekainaren 6an diplomatu zen zuzenbidean.[1] Bi urtez aritu zen zuzenbide irakasle bere etxean. Ondoren, unibertsitatean katedra bat eskaini zioten eta nahiz eta hasieran eskaintzari uko egin, azkenean onartu zuen. Legendaren arabera, ikasleen aurrean jarduteko beloa eraman behar izaten zuen hauek arreta galtzea ekiditeko. Gozzadini hizlari aparta zenez, 1242ko maiatzaren 31n, Boloniako gotzain Enrico della Frattaren hileta-elizkizunean gorazarrea egin zuen.

Gozadini 1261ko azaroaren 2an hil zen. Idice ibaiaren gainezkatzeak Gozzadini gordetzen zen babes-etxea behera etortzea eragin zuen eta hondakinen artean harrapatuta hil zen. Haren aldeko hileta-elizkizuna Padri Serviti elizan izan zen.

Erreferentziak aldatu

  1. (Frantsesez) Boloniako Udala. Gozzadini, Bettisia. jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2014ko abenduaren 14a) (Noiz kontsultatua: 2018ko martxoaren 1a).