Betoi[1] (latinez: Vetton; grezieraz: Ouettones) Hispanian, Iberiar goi-lautadan, bizi zen herri zelta izan zen.[2] Burdin Aroan, ordotsen kultura sortu zuten Duero eta Tajo ibaien artean. Gaur egungo Avilako probintzian, Salamancakoan eta Cacereskoan bizi ziren nagusiki, baita Toledokoa eta Zamorakoaren zati batzuetan eta Castelo Branco eta Guardako mugako zonaldeetan ere.

Talde etniko infotaulaBetoi

Motaisolated human group (en) Itzuli eta Herri
Geografia
EstatuaEspainia

Arte ikur nagusien artean, harrizko eskultura zoomorfoak ditugu, "verraco" izenekoak, zezenak, txerriak edo basurdeak irudikatzen dituztenak. Mikeldiko idoloaren antzeko irudiak ziren. Halaber, kastroen eraikuntzak ere mantendu dira gaur egun arte.

Hiri nagusiak aldatu

Ptolomeo geografoak II. mendean 11 hiri aipatzen ditu: Lancia Oppidana, Cottaeobriga, Salmantica (Salamanca), Augustobriga (Valdecañas), Ocelum, Capara (Ventas de Cáparra), Manliana, Laconimurga, Deobriga (Raya de Portugal), Obila eta Lama (Plasencia / Baños de Montemayor). Hauekin batera, beste batzuk gehitu ditzakegu, Caesarobriga (Talavera de la Reina) besteak beste.

Kastroak aldatu

  • Avilako probintzian: Castro de las Cogotas (Cardeñosa), Castro de la Mesa de Miranda (Chamartín de la Sierra), Castro de Ulaca (Solosancho), Castro del Raso (Candeleda), Castro de los Castillejos (Sanchorreja) eta Castro de Las Paredejas (Medinilla).
  • Salamancako probintzian: Castro de Yecla la Vieja (Yecla de Yeltes), Castro de Las Merchanas (Lumbrales) eta Castro de El Castillo (Saldeana).
  • Caceresko probintzian: Castro de La Coraja (Aldeacentenera) eta Castro de Villasviejas del Tamuja (Botija).

Irudi galeria aldatu

Ikus, gainera aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. Euskaltzaindia. (2015-1-30). 174. araua: Antzinateko herriak. Ekialdeko eta Europako herriak. , 3 or..
  2. Álvarez-Sanchís, Jesús R.. (2005). «Oppida and Celtic society in western Spain» e-Keltoi: Journal of Interdisciplinary Celtic Studies.

Kanpo estekak aldatu