Bertrand Pelletier

Baionako kimikari frantsesa

Bertrand Pelletier, okzitaniera arautuan Peletièr[1] (1761eko uztailaren 31 Baiona1797ko uztailaren 21 Paris) kimikari eta farmazialari lapurtarra da.

Bertrand Pelletier

Bizitza
JaiotzaBaiona1761eko uztailaren 31
Herrialdea Lapurdi, Euskal Herria
HeriotzaParis1797ko uztailaren 21a (35 urte)
Familia
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
okzitaniera
Jarduerak
Jarduerakkimikaria eta farmazialaria
KidetzaSociété Philomathique de Paris (en) Itzuli
Frantziako Zientzien Akademia
Accademia delle Scienze di Torino

Biografia aldatu

Hamazazpi urterekin, Parisera joan zen Fisika eta Kimika ikastera eta Farmazia karrera amaitu zuen. Ikasketok bukatzeko zorian zela, Jean d'Arcet landestarrak Collège de France goi mailako ikastetxean bere prestatzailea izateko aukeratu zuen; geroago farmazia baten ardura eman zion.

Hartutako ardurak: Erietxeetako Inspektorea, Bolbora eta Gesalen Komisarioa (gerra garaia zenez, munta handiko kargua zen), Osasun Militarraren Komiteko kidea eta Eskola Politeknikoan Kimika irakaslea (1767an). Zeregina hain gakoa zuen, ezen Iraultzaren unerik ilunenetan ere ez baizuen inork artegatu[2]. 30 urte eskas zituela, 1792an Frantziako Zientzien Akademiako kide bihurtu zen.

1797an hil zen esperimentu bat egiten ari zen bitartean: antza, kloro gehiegi arnastu zuen. Haren seme Pierre Joseph Pelletier kimikariak kinina asmatu zuen.

Lanak aldatu

Baionak gogoan aldatu

Baiona Ttipiko karrika batek Pelletier izena darama, haren omenez. Egun "Xaho-Pelletier" deitzen zaio auzo horren amaieran eta Kontseilu Orokorraren nahiz unibertsitateko eraikin berrien arteko eremu zabalari: anitz ospakizunen bilgune da.[3]

Erreferentziak aldatu

Kanpo loturak aldatu