Berserkerrak (norvegierazko Berserk hitzetik eratorria) ia biluzik eta soilik otso eta hartz larruz estalirik borrokatzen ziren norvegiar gudari edo gerlari bikingoak ziren. Sarritan kontrolik gabeko eta gorrotoz beteriko amorru bizi edo trantze baten pean borrokatzen ziren, inongo minaren aurrean sentipenik erakutsi gabe, beren ezkutuak hozkatu eta ahotik lerdea zeriela (epilepsia jasaten zutela ere aipatu izan da). Borrokara amorru itsuz zuzentzen ziren, askotan inolako babesik edo armadurarik gabe; drakkar ontzietatik behar baino lehen uretara jauzi egin eta bertan itotzen ziren kasuak ere jaso izan ziren. Gudalekuan euren aurkezpen edo agerrera soilak etsai nahiz gudalagunen itzelezko izua sorrarazten zuen.

Öland udalerrian aurkitutako Vendelzeiteko brontzezko plaka.

Izendapen honen jatorri etimologikoa nahiko zehaztugabea da, teoria baten arabera "berr" ("biluzik") eta "serkr" (atorraren antzeko jantzi mota bat) hitzetatik eratorria izango zen. Aldiz, beste teoria baten arabera germaniar hizkuntzako "berr" ("hartz") hitzetik eratorria izango zen, berserkerrak abereen larruekin (hartz, otso eta oreinak) janzten baitziren[1].

Erreferentziak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Berserker  

Kanpo estekak aldatu