Bernardim Ribeiro (Torrão, 1482 - Lisboa, 1552) portugaldar idazlea izan zen. Pastoral klasikoetako estiloa sartu zuen Portugalen, eta geroko idazleengan eragin handia izan zuten saudade edo urrun-minezko poemak landu zituen.

Bernardim Ribeiro

Bizitza
JaiotzaTorrão (en) Itzuli, 1482 (egutegi gregorianoa)
Herrialdea Portugalgo Erresuma
HeriotzaLisboa, 1552 (egutegi gregorianoa) (69/70 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakportugesa
Jarduerak
Jarduerakpoeta eta idazlea
Lan nabarmenak

Musicbrainz: 8f395b7b-00ee-4c14-8f3a-efa4de99cafd Edit the value on Wikidata
Menina e moça liburuaren azala (1554)

Viseuko dukearen diruzainaren semea zen, eta Lisboako unibertsitatean ikasi zuen 1507-1512 urteetan; 1521-1524 urteetan Italian egon zen, eta Joan III.aren idazkari izan zen hil arte. Aipagarriak dira Ribeiroren Livro do Saudades (Saudadeen Liburua, 1554an argitaratua) eta Menina e moça, prosaz onduriko lana (Neskatxa eta birjina, 1554an argitaratua), Portugalgo literaturako obra klasiko nagusietako bat.

Erreferentziak aldatu