Bergiumeko gudua k.a 197an izandako gudu bat izan zen, gaur egungo Berga hirian, erromatarrek alde batetik eta bergistaniarrek eta lazetaniarrek bestetik hartu zuten parte. Iberiar herriek erromatarren menpetik askatzearren egindako matxinadan gertatu zen.

Bergiumko guda
Iberiako erreboltak (197-195 K.a
Hispania 1a division provincial.svg
Hispania K.a 197an
DataK.a 195
LekuaBergium, Hispania Ziterior
Koordenatuak42°06′00″N 1°50′44″E / 42.1°N 1.84556°E / 42.1; 1.84556
EmaitzaErromatar garaipena
Gudulariak
Erromatar errepublika Hispaniar matxinoak
Buruzagiak
Indarra
20 000 gudulari 20 000 gudulari

Aurrekariak aldatu

 
Marcus Porcius Cato, Adintsua.

Kartago garaitzean Erroma iberiar penintsulako indar nagusi bihurtu zen. Berehala ezarri zituen aldaketa administratiboak, eta batez ere, aldaketa fiskalak. Iberiar tribuek ez zuten stipendium zeritzon zerga ongi hartu eta matxinatu egin ziren.

Matxinada K.a 197an hasi zen. Istiluak geldiarazteko asmoz, Erromatar errepublikak Cayo Sempronio Tuditano bidali zuen Hispania Ziteriorrera eta Marko Helvio Blasion Hispania Ulteriorrera. Cayo Sempronio Tuditanio K.a 197 bukaeran hil zen gudaldi batean jasotako zauriengatik. Edonola ere, Ka. 197 eta 196 urteetan erromatarrek iberiar osteak garaitu zituzten Turdako guduan eta Iliturgiko guduan.

Matxinada ez zen oraindik zapaldua ordea, eta Marko Portzio Katon kontsula heldu arte ez zuten erromatarrek kostaldearen kontrola atxiki. Katonek Rhoden eta Emporion garaitu zituen matxinoak.

Bataila aldatu

K.a. 195ean, Katonek egun gutxitan lazetaniarrak, suesetaniarrak eta ausetaniarrak menperatu zituen eta azken erresistentzia ere zapaldu zuen, lazetaniarrak eta bergistaniarrak garaitu baitzituen Castrum Bergiumen.

Ondorioak aldatu

Erromatarrek iberiarrei harresiak eraisteko agindu zieten eta horregatik egungo Katalunian zeuden herrixkak desagertu ziren.

Kanpo estekak aldatu