Benny Goodman (Chicago, 1909ko maiatzaren 30a - New York, 1986ko ekainaren 13a), estatubatuar musikaria izan zen.

Benny Goodman

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakBenjamin David Goodman
JaiotzaChicago1909ko maiatzaren 30a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Lehen hizkuntzaingelesa
HeriotzaNew York1986ko ekainaren 13a (77 urte)
Hobiratze lekuaLong Ridge Union Cemetery (en) Itzuli
Heriotza moduaberezko heriotza: miokardio infartu akutua
Familia
AitaDavid Goodman
AmaDora Grisinsky
Ezkontidea(k)Alice Frances Hammond (en) Itzuli  (1942ko martxoaren 14a -
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaHarrison Technical High School (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Irakaslea(k)Eric Simon (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakmusikagilea, orkestra zuzendaria, musika-talde gidaria, klarinete-jotzailea, jazz musikaria, saxofoi-jotzailea, zinema aktorea eta estudioko musikaria
Jasotako sariak
KidetzaBenny Goodman and His Orchestra
Genero artistikoajazza
swinga
big banda
Musika instrumentuaKlarinetea
DiskoetxeaBluebird
Capitol Records
Chess Records
Columbia Records
RCA Victor

bennygoodman.com
IMDB: nm0329015 Allocine: 35567 Allmovie: p5437 TV.com: people/benny-goodman IBDB: 11766
Facebook: humorcabron Last fm: Benny+Goodman Musicbrainz: b09ae88f-4156-4caa-b129-1cacb5e1632e Songkick: 274539 Discogs: 254768 Allmusic: mn0000163133 Find a Grave: 3676 Edit the value on Wikidata

Bizitza aldatu

1909an jaio zen, Chicagoko judu familia batean. Musika ikasten Kehelah Jacob sinagogan hasi zen, hango orkestran parte hartu zuelako. Garai hartan Chicagora etorritako musikari famatu ugarien eraginez, jazz musika bereganatu zuen. Hamalau urterekin eskola utzi eta musikari profesional bilakatu zen.

1925ean, orkestra garrantzitsu batean sartu zen: Ben Pollacken orkestran zehazki. 1934. urtera arte ez zuen bere orkestra propioa sortu. NBC irratian kontratatua izan zen eta estatu guztian zehar entzun ziren bere obrak, Let´s Dance deiturikoa. Urte batzuk igaro ondoren, erdi mailako amerikarren musikari gogokoena bihurtu zen eta “Swing aroa” hasi orduko Benny famatua bihurtu zen.

 
Benny Goodman 1943ko Stage Door Canteen filmean.

John Hammond produktorea ezagutu zuen eta Ameriketako familia aberatsetara gerturatu zuen bere musika. Bere orkestran musikari famatu asko sartu ziren, esate baterako, Teddy Wilson, Lionel Hampton edo Gene Krupa. Bere orkestran Bunny Berigan, Ziggy Elman edo Vido Musso bezalako musikari famatuak zeuden eta honek “The Big Broadcast” film musikalean parte hartu zuen, “Swing erregea” deituko ziotelarik.

1939an, Goodman RCAtik joan egin zen eta Columbiagatik fitxatu zuen. Bere taldetik musikari asko joan zaizkion eta urte horren amaieran bakarlari hoberenaren saria jaso zuen. Bere bandak eta osatzen zuen seikoteak talderik ospetsuenaren zerrendak bereganatu zituen.

1942an, “swingaren aroa “bukatuta zegoenez ahal zuen bezala eutsi zion egoera zailari. 1955ean “The Benny Goodman Story “ filmean parte hartu zuen. Europara, Errusiara eta Asiako herrialde batzuetara joan zen kontzertuak eskaintzera.

1986ko ekainaren 13an hil zen, hirurogeita hamazazpi urte zituela.

ZPS

Kanpo estekak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Benny Goodman