Benjamin Constant —jaiotza-izena: Benjamin Constant de Rebecque— (Lausana, Suitza, 1767ko urriaren 25a - Paris, Frantzia, 1830eko abenduaren 8a) frantsesezko idazlea eta Frantziako politikaria izan zen, jatorriz Suitzakoa.

Benjamin Constant

Member of the Chamber of Deputies (en) Itzuli

1830eko ekainaren 23a - 1830eko abenduaren 8a
Barrutia: Rhin Beherea
Hautetsia: 1830 French legislative election (en) Itzuli
Member of the Chambre des députés des départements (en) Itzuli

1827ko azaroaren 17a - 1830eko maiatzaren 16a
Georges Humann (en) Itzuli
Barrutia: Rhin Beherea
Hautetsia: 1827 French legislative election (en) Itzuli
Member of the Chambre des députés des départements (en) Itzuli

1824ko otsailaren 25a - 1827ko azaroaren 5a - Claude Tircuy de Corcelles (en) Itzuli
Barrutia: Seine (en) Itzuli
Hautetsia: 1824 French legislative election (en) Itzuli
Member of the Chambre des députés des départements (en) Itzuli

1819ko martxoaren 25a - 1822ko abuztuaren 17a
Barrutia: Sarthe
Hautetsia: 1819 French legislative election (en) Itzuli
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakHenri-Benjamin Constant de Rebecque
JaiotzaLausana1767ko urriaren 25a
Herrialdea Suitza  (1767 -  1790)
 Frantzia  (1790 -  1830)
HeriotzaParis1830eko abenduaren 8a (63 urte)
Hobiratze lekuaPère Lachaise hilerria
Grave of Constant (en) Itzuli
Familia
Ezkontidea(k)Charlotte de Constant de Rebecque (1769-1845) (en) Itzuli
Bikotekidea(k)
Anai-arrebak
Hezkuntza
HeziketaEdinburgheko Unibertsitatea
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakfilosofoa, politikaria, idazlea, eguneroko-idazlea eta zientzialaria
Lantokia(k)Paris
Lan nabarmenak
Mugimendualiberalismoa
erromantizismoa
Genero artistikoaeleberria

Find a Grave: 7807 Edit the value on Wikidata

Bizitza aldatu

Alemanian eta Eskozian ikasi zuen. Legez kanpoko harremanak izan zituen Madame Staël idazlearekin (1794-1808). Urte haietako gorabeherak adierazi zituen Cécile (1810) eta Adolphe liburuetan (1816). Hasieran Napoleonen aurka azaldu bazen ere, bere zerbitzuan jarri zen inperioko azken garaian (Ehun Egunak, 1815) eta Acte Additionnel izeneko konstituzioa idatzi zuen (monarkia konstituzionala ezartzeko konstituzio berria).

Monarkiaren garaian, Constant alderdi liberaleko buruzagia izan zen. 1824-1830 bitartean Erlijioaz, erlijioaren jatorriaz, formaz eta garapenaz izeneko saiakera eman zuen argitara, guztiz bukatu ez bazuen ere. Alabaina, idatzitako eleberriek, gutunek, oroitzapenek (Barne egunkariak, 1895 argitara emanak) eta autobiografiak (Kuaderno gorria, 1907an argitara emana) ekarri zioten Constanti benetako ospea. Benjamin Constant frantses literaturako maisutzat hartzen da gaur egun, eleberri psikologiko modernoaren aitzindaritzat.

Ideologia aldatu

Behean idatzi zuen moduan, ondo azaltzen da bere ideologiaren nondik norakoak:

« Idazle ospetsu batek hauteman duen moduan, jabe ez direnek eskubide politikoak lortzen dituztenean, hiru gauza hauetako bat gertatzen da: ez dute beren bultzada baino jasotzen eta gizartea suntsitzen dute; edo boterean dagoen gizonaren edo dauden gizonen bultzada jasotzen dute, eta tiraniaren bitarteko bihurtzen dira; edo boterea lortzeko izangaien bultzada jasotzen dute, eta alderdikeriaren bitarteko bihurtzen dira. Beraz, hautesleek eta hautagaiek jabeak izan behar dute.

Ez nieke langile-klaseei kalte egin nahi, ez eta mindu ere. (...) Sarritan, sakrifizio heroikoak egiteko prest daude, eta beren pairamena miresgarria da, ez duelako ez ondasunik ez loriarik jasoko ordainetan. Baina aberriaren alde hiltzeko adorea ematen duen abertzaletasuna eta nork bere interesen berri izateko gaitasuna ematen duena desberdinak direla uste dut. Beraz, beste baldintza bat bete behar da, jaiotzaz eta adin-nagusitasunaz gain. Baldintza hori aisialdia da; kultura eta irizpide zuzena eskuratzeko ezinbestekoa. Jabetzak soilik ematen die gaitasuna gizakiei eskubide politikoak erabiltzeko.

»
Benjamin Constant, Politikako printzipioak, 1815

Erreferentziak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Benjamin Constant