Bengalako golkoa[1] (bengaleraz: বঙ্গোপসাগর) Indiako ozeanoaren ipar-ekialdeko itsasoa da, triangelu formakoa, Indiako penintsula, Bengala eta Birmania artean dagoena. 2.172.000 kilometro koadroko eremua hartzen du. Brahmaputra eta Ganges ibaiek bertan husten dute ura[2].

Bengalako golkoa
বঙ্গোপসাগর
Bengalako golkoa is located in India
Bengalako golkoa
Bengalako golkoa
Bengalako golkoa (India)
OzeanoaIndiako ozeanoa
EskualdeaBangladesh, Birmania, India, Indonesia, Sri Lanka
KontinenteaAsia
Koordenatuak15°N 88°E / 15°N 88°E / 15; 88
Azalera2.172.000 km²
Luzera2.090 km
Zabalera1.610 km
Sakonerabatez bestekoa: 2.600 m
handiena: 4.694 m

Geografia aldatu

Ekialdean Malaysiako penintsula du, mendebaldean Indiako azpikontinentea, iparraldean Mendebaldeko Bengala, Indiako estatua eta Bangladesh, eta hegoaldean Sri Lanka eta Indiako Andaman eta Nikobar uharteak. 2.172.000 kilometro koadroko area du. Batez besteko sakonera 2.600 metrokoa da, eta 4.694 metrokoa punturik sakonenean.

Indiako ibai nagusi askok Bengalako golkoan dute ahoa: iparraldean Ganges, Meghna eta Brahmaputrak; hegoaldean Mahanadi, Godavari, Krishna eta Kaverik eta baita Birmaniako Irawadi ibaiak ere.

Kostaldean dauden hiri nagusiak Chennai, lehenago Madras deitua, Visakhapatnam, Kalkuta eta Puducherry dira.

Erreferentziak aldatu

  1. Euskaltzaindia. (2012-06-29). 171. araua: Asiako toponimia. (Noiz kontsultatua: 2013-02-10).
  2. Lur entziklopedietatik hartua.

Kanpo estekak aldatu