Benedetto Croce (Pescasseroli, 1866ko otsailaren 25Napoli, 1952ko azaroaren 20) italiar idazle, filosofo, historialari eta politikari ospetsu eta garrantzitsua izan zen. Liberalismo barruan eragin handia izan zuen. Bere lanek Italiako pentsalari askoren gainean eragin handia izan zuten, esaterako Antonio Gramsci marxista, Giovanni Gentile faxista edo Piero Gobetti liberalarengan.

Benedetto Croce


PENeko lehendakari

1949 - 1953
Maurice Maeterlinck - Charles Langbridge Morgan
Italiako senataria

1948ko maiatzaren 8a - 1952ko azaroaren 20a
Barrutia: Napoli
member of the Constituent Assembly of Italy (en) Itzuli

1946ko ekainaren 25a - 1948ko urtarrilaren 31
minister without portfolio of the Kingdom of Italy (en) Itzuli

1944ko apirilaren 22a - 1944ko uztailaren 27a
minister of Public Education of the Kingdom of Italy (en) Itzuli

1920ko ekainaren 15a - 1921eko uztailaren 4a
Andrea Torre - Orso Mario Corbino
Italiako Erresumako senataria

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakBenedetto Croce
JaiotzaPescasseroli1866ko otsailaren 25a
Herrialdea Italiako Erresuma  (1866ko otsailaren 25a -  1946ko ekainaren 18a)
 Italia  (1946ko ekainaren 18a -  1952ko azaroaren 20a)
Lehen hizkuntzaitaliera
HeriotzaNapoli1952ko azaroaren 20a (86 urte)
Familia
Ezkontidea(k)Adele Rossi (en) Itzuli
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaNapoli Federiko II.a Unibertsitatea
Hizkuntzakitaliera
Jarduerak
Jarduerakfilosofoa, politikaria, arte-historialaria, idazlea, literatura-kritikaria eta historialaria
Lantokia(k)Erroma
Jasotako sariak
InfluentziakGeorg Wilhelm Friedrich Hegel, Giambattista Vico, Jean-Jacques Rousseau, Karl Marx, Antonio Labriola (en) Itzuli eta Georges Sorel
KidetzaLinzeen Akademia
Alemaniar Arkeologia Institutua
Suediako Zientzien Errege Akademia
Alemaniako hizkuntza eta literatura akademia
Prusiako Zientzien Akademia
Errumaniar Akademia
Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
Bavariako Arte Ederren Akademka
Instituto de Estudios Catalanes (en) Itzuli
National Academy of Fine Arts (Argentina) (en) Itzuli
National Council of the Kingdom of Italy (en) Itzuli
Arcadiako Akademia
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioaagnostizismoa
Alderdi politikoa Italian Liberal Party (en) Itzuli

Discogs: 3059261 Find a Grave: 130744394 Edit the value on Wikidata

Biografia aldatu

 
Palazzo Filomarino Napolin.

1866ko otsailaren 25ean Peskiserolin jaio zen, Abruzzo eskualde italiarrean, familia aberats batean: amaren adarra, Peskiserolitik zetorren eta ideal liberalekin lotuta zegoen; aitarena, ordea, borboitarrena, Montenerodomokoa zen, baina Napolin ezarri zen. Bere heziketa hertsiki katolikoa izan zen arren, 18 urterekin ateo bihurtu zen, eta bere bizitza osoan zehar ez zuen erlijiorik aitortu.

1883an, Ischia uharteko Casamicciola herrian bere familiarekin oporretan zegoela, lurrikara batek ostatu hartzen zuten etxea suntsitu zuen. Bere ama, aita eta arreba bakarra hil egin ziren, bera, denbora luzez, hondakinen artean lurperatua egon zen bitartean, gutxi iraun zuelarik. Ezbehar honen ondoren, bere anaiarekin batera, familiako ondasun guztiak heredatu zituen. Horrek bere bizitza osoa lasai bizitzeko eta bere denbora guztia filosofiari eskaintzeko aukera eman zion.

Bere osaba Silvio Spaventaren zaintzapean utzi zuten, Bertrando filosofoaren anaia zena. Horrek Erromako bere etxean hartu zuen. Han Croce adin nagusitasunera arte bizi izan zen. Silvio osabaren etxeko kultura zirkuluan gizon politiko eta intelektual garrantzitsu zeuden, horien artean Antonio Labriola, marxismora eraman zuena. Napoliko Unibertsitateko Zuzenbide Fakultatean izena eman zuen arren, Labriolako filosofia moraleko klaseetan ibili zen Erroman; ez zituen sekula unibertsitate-ikasketak amaitu, baina ikasketa jakintsu, filosofiko, historiko eta literarioetan aritu zen. 1886an, Erroma utzi eta Napolira itzuli zen, Palazzo Filomarinoko bigarren solairua eskuratuz, non Giambattista Vico bizi izan zen; Crocek Vico miretsi zuen eta bere pentsamenduan eragin handia izan zuen.

Bere ospea handitu ahala, politikan aritzera erakarria izan zen, 1910ean senatari izendatua izan zelarik. Argi eta garbi kritikatu zuen Italiak Lehen Mundu Gerran parte hartu izana, gerra suizida zela uste zuelako. Horrek, hasiera batean, haren kronta kritika ugari eragin zituen baina, behin gerra amaituta, haren ospea zabaldu zuen. Gerra ondoren oso errespetatua zen figura politikoa bihurtu zen.

1920tik 1921era, Instrukzio Publikorako ministro izendatu zuten Giovanni Giolittiren bosgarren eta azken gobernuan. 1924an Giacomo Matteotti politikari sozialista hil ondoren, Crocek mugimendu faxistarekin hautsi zuen. 1925ean Giovanni Gentilek bere "Intelektual faxisten manifestua" argitaratu zuenean, Benedetto Crocek "Intelektual antifaxisten manifestua"rekin erantzun zuen, erregimenaren indarkeria eta askatasun eza salatuz. Ondoren bizitza politikotik aldendu zen.

1934an, Eliza Katolikoak, Pio XI.aren aitasantutzapean (garai hartan Mussolini eta bere Faszista Alderdi Nazionalarengandik gertu zegoen), Croceren lan osoak, Index Librorum Prohibitorum zerrendan, hau da, Liburu Debekatuen Indizean sartu zituen.

Italiako aktibitate publikora itzuli zen Duceren erorketaren ondoren eta Bigarren Mundu Gerraren azken urteetan. Estatua nahasmen politikoan erortzen ari zen eta alderdi antifaxisten artean bitartekari lanak egiten saiatu zen. Hala, hainbat gobernutako Karterarik Gabeko ministro izan zen, 1943an Alderdi Liberaleko idazkari izendatu zuten arte; postua 1946an bertan behera utzi zuen. Urte horretan bertan, Ikerketa Historikoetarako Institutu Italiarra sortu zuen Napolin, eta bere jabetzako apartamentu bat jarri zuen bere egoitzarako. Bere bizitza politiko osoan Italiako pertsonaia publiko errespetatuenetako bat izan zen.

Argentinako Arte Ederretako Akademia Nazionaleko kide izendatu zuten.

Pentsamendua aldatu

Crocek marxismoan zein Hegelen idealismoan sakondu zuen. Oso ideologia histozista zen berea. Haren hitzetan, bestetik, liberalismoa pertsonengan oinarritu behar da. Faxismoaren, komunismoaren eta Eliza Katolikoaren aurkaria izan zen.

Obra aldatu

Espirituaren filosofia aldatu

  • Estetica come scienza dell'espressione e linguistica generale
  • Logica come scienza del concetto puro
  • Filosofia della pratica. Economica ed Etica
  • Teoria e storia della storiografia

Saiakera filosofikoak aldatu

  • Problemi di estetica e contributi alla storia dell'estetica italiana
  • La filosofia di Giambattista Vico
  • Saggio sullo Hegel seguito da altri scritti di storia della filosofia
  • Materialismo storico ed economia marxistica
  • Nuovi saggi di estetica
  • Etica e politica
  • Ultimi saggi
  • La poesia. Introduzione alla critica e storia della poesia e della letteratura
  • La storia come pensiero e come azione
  • Il carattere della filosofia moderna
  • Discorsi di varia filosofia (2 liburuki)
  • Filosofia e storiografia
  • Indagini su Hegel e schiarimenti filosofici
  • Perché non possiamo non dirci "cristiani"

Beste liburu batzuk aldatu

  • Primi saggi
  • Cultura e vita morale
  • L'Italia dal 1914 al 1918. Pagine sulla guerra
  • Pagine sparse (3 liburuki)
  • Nuove pagine sparse (2 liburuki)
  • Terze pagine sparse (2 liburuki)
  • Scritti e discorsi politici (2 liburuki)
  • Carteggio Croce-Vossler (1899-1949)
  • B. Croce - G. Papini, Carteggio 1902-1914
  • Il caso Gentile e la disonestà nella vita universitaria italiana (1909)

Literaturaren historiari eta politikari buruzko liburuak aldatu

  • Saggi sulla letteratura italiana del Seicento
  • La rivoluzione napoletana del 1799
  • La letteratura della nuova Italia (6 liburuki)
  • I teatri di Napoli dal Rinascimento alla fine del secolo decimottavo
  • La Spagna nella vita italiana durante la Rinascenza
  • Conversazioni critiche
  • Storie e leggende napoletane
  • Manifesto degli intellettuali antifascisti
  • Goethe
  • Una famiglia di patrioti ed altri saggi storici e critici
  • Ariosto, Shakespeare e Corneille
  • Storia della storiografia italiana nel secolo decimonono (2 liburuki)
  • La poesia di Dante
  • Poesia e non poesia
  • Storia del Regno di Napoli
  • Uomini e cose della vecchia Italia
  • Storia d'Italia dal 1871 al 1915
  • Storia dell'età barocca in Italia
  • Nuovi saggi sulla letteratura italiana del Seicento
  • Storia d'Europa nel secolo decimonono
  • Poesia popolare e poesia d'arte
  • Varietà di storia letteraria e civile
  • Vite di avventure, di fede e di passione
  • Poesia antica e moderna
  • Poeti e scrittori del pieno e del tardo Rinascimento
  • La letteratura italiana del Settecento
  • Letture di poeti e riflessioni sulla teoria e la critica della poesia
  • Aneddoti di varia letteratura
  • Isabella di Morra e Diego Sandoval de Castro

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu