Artikulu hau ingeles olerkari eta drama-idazleari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Ben Johnson».

Benjamin Ben Jonson (Westminster, Ingalaterra, Erresuma Batua, c.1572ko ekainaren 11 - Londres, Ingalaterra, Erresuma Batua, 1637ko abuztuaren 6a) ingelesezko olerkari eta drama-idazlea izan zen.

Ben Jonson

Poet Laureate of the United Kingdom (en) Itzuli

Bizitza
JaiotzaWestminster eta Londresc.1572ko ekainaren 11
Herrialdea Ingalaterrako Erresuma
HeriotzaLondres1637ko abuztuaren 6a (65 urte)
Hobiratze lekuaWestminster abadia
Familia
Ezkontidea(k)Mrs Jonson (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaWestminster School (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakantzerkigilea, poeta, idazlea, aktorea, literatura-kritikaria eta bretteur (en) Itzuli
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
Genero artistikoaolerkigintza
playwriting (en) Itzuli

IMDB: nm0429627 IBDB: 4464
Musicbrainz: 5b9d93db-9bbc-4150-8fd9-a9e7fb7b1428 Discogs: 877595 IMSLP: Category:Jonson,_Ben Find a Grave: 5942 Edit the value on Wikidata

Bizitza aldatu

Eskoziako predikari baten semea zen. Ikasketak Westminster Schoolen egin eta ondoren, hargin-lanetan ibili zen, hori baitzen haren aitaordekoaren lanbidea. Armadan sartu zen berehala, eta Espainiaren aurka borrokatu zen Herbehereetan. 1597 inguruan Londresa joan zen, eta antzerkian aritu zen zuzendari eta antzerkigile. Katoliko egin zen garai hartan.

Every man in his humour (1598) izan zen ospea eman zion obra. Shakespeareren konpainiak antzeztu zuen lan hura. Cynthia´s revels, The poetaster, eta Seyano tragedia idatzi zituen ondoren, arrakasta handia izan zutenak. Jakue I.a errege izendatu zutenean, haren gortean hasi zen lanean. Maskarada asko idatzi zituen garai hartan; Mask of blackness izan zen lehena.

Lan horretan ari zela, haren komediak antzezten hasi ziren (Volpone or the fox, Epicoene or the silent woman, The alchimist, Bartolomew fair, The magnetic lady). Komedia horiek eragin handia izan zuten denbora askoan Ingalaterrako antzerkigintzan; Shakespearek eskuratu zuen ospearen adinekoa izan zen Jonsonena. Horrek ez zuen, ordea, bien arteko adiskidetasuna galarazi. Baconekin ere harreman onak izan zituen. 1616tik aurrera erregearen diru-laguntza jaso zuen, eta Eskoziara bidaia egin zuen 1618an. Hiru olerki liburu idatzi zituen: The forest, Underwood eta The sad shepherd.

Erreferentziak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ben Jonson