Belvedere jauregia (alemanez: Schloss Belvedere) Vienako (Austria) Prinz-Eugen-Strasse kaleko 27. Zenbakian kokaturiko jauregi multzo barroko bat da. Multzoa, hiriburuko jauregi barrokorik handienetarikoa, bi Belvedere jauregiek osatzen dute (Goikoak eta Behekoak), gaur egun museoak bilakaturik. Hirugarren jauregi bat ere badu, Schwarzenberg jauregia, gaur egun hotel bilakatua. Bi jauregi nagusiak alegoria ezberdinak irudikatzen dituzten hiru mailatan antolaturiko lorategi baten bidez daude lotuak

Belvedere jauregia
Kokapena
Estatu burujabe Austria
Federal capital Viena
District of ViennaLandstraße
Koordenatuak48°11′29″N 16°22′51″E / 48.1914°N 16.3808°E / 48.1914; 16.3808
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1714
JabeaEugenio Savoiakoa
ErabiltzaileaBelvedere Galeria
Arkitektura
ArkitektoaJohann Lukas von Hildebrandt (en) Itzuli
EstiloaArkitektura barrokoa
Ondarea
Kontaktua
HelbideaPrinz-Eugen-Straße 27
Webgune ofiziala

Belvedere jauregiek dituzten Museoak ondorengoak dira:

Belvederen margo inperialen  bilduma nabarmen bat antzeman daiteke. Goiko solairuan  XIX eta XX. Mendeetako  galeria austriar bat du, Gustav Klimten Muxua artelana ikus daiteke bertan, besteak beste.

Historia aldatu

Jauregia 1714 eta 1723 urteen artean eraiki zuen Eugenio Savoiakoa printzeak, turkiarren garaipenaren ondoren. Belvedere jauregia Johann Lukas von Hildebrandtek diseinatu zuen. Eraikuntzaren ideia festak ospatzeko esparru bat egitea zen eta horrela, printzearen ospea handitu. Eugenio printzearen heriotzaren ondoren  Maria Teresa enperatrizak eskuratu zuen.

Estatu Austriarraren tratatuaren sinadura bertan egin zen 1955eko maiatzaren 15ean, honek Austriaren independentzia suposatu zuelarik Bigarren Mundu Gerra eta aliatuen okupazioaren ondoren

Kanpo estekak aldatu