Belinda Bencic

tenislari suitzarra

Belinda Bencic (eslovakieraz: Belinda Benčičová, ˈbelinda ˈbentʂitʂɔʋaː ahoskatua; 1997ko martxoaren 10a)[1] Suitzako tenislari profesionala da. 2020ko otsailean lortu zuen Emakumeen Tenis Elkartean (WTA) bere posturik gorena, 4. postua lortuz. Bencicek bakarkako bost titulu irabazi ditu, tartean urrezko domina 2020ko Tokioko Olinpiar Jokoetan, eta binakako bi titulu WTA Tourrean.

Belinda Bencic

Bizitza
JaiotzaFlawil1997ko martxoaren 10a (27 urte)
Herrialdea Suitza
 Eslovakia
Familia
AitaIvan Bencic
AmaDana Bencic
Anai-arrebak
Jarduerak
Jardueraktenislaria
Tenis
Jokaeraeskuina eta bi eskuz errebeska jotze
Bakarka i/g384–203
Binaka i/g76–64
Rankinga4 tennis singles (en) Itzuli (2020ko otsailaren 17a)
59 tennis doubles (en) Itzuli (2016ko otsailaren 1a)
1 junior tennis (en) Itzuli (2013ko ekainaren 10a)
 
Lateralitateaeskuina
Pisua65 kilogramo
Altuera175 zentimetro

belinda-bencic.com
Facebook: belindabencictennis Twitter: BelindaBencic Instagram: belindabencic Edit the value on Wikidata

Suitzan jaio zen guraso eslovakiarrekin, Martina Hingis jokalari txekoslovako-suitzarra munduko tenislari onenetakoa zen garaian, Bencic bi urterekin hasi zen tenisean jokatzen. Melanie Molitor entrenatzailearekin entrenatzeko hitzartu zuen aitak egunero zazpi urtetik aurrera. 16 urte zituenerako, Bencicek junior mailako munduko 1. sailkatzea lortu zuen eta Grand Slam txapelketetan bakarkako bi titulu irabazi zituen Frantziako Irekia eta Wimbledon. Profesional mailan, 17 urte bete eta gutxira Top 100-ean sartzea lortu zuen. Bere lehen emaitza garrantzitsua 2014ko AEBetako Irekian izan zen, non 1997an Hingis-en geroztik finalistarik gazteena izan zen. Bencicek bere lehen bi WTA Tour tituluak irabazi zituen 2015ean, Kanadako Irekia barne, non munduko sei jokalari onenen arteko lau garaitu zituen. Hurrengo urtean lehenengo hamarren artean sartzea lortu zuen oraindik 18 urte zituela.

2016tik 2018ra, Bencicek hainbat lesio eduki zituen, batez ere 2017an eskumuturreko kirurgia egin behar izan zuena, bost hilabetez kanpoan utzi zuen eta WTA sailkapeneko 300 onenen artetik at geratu zen. Hala ere, azkar hobetu zuen sailkapenean eta 50 onenen artean sartu zen itzuli zenetik urtebetera. Ondoren, 2019an, ordura arte zuen denboraldirik onena egin zuen, Dubaiko Txapelketan bere bigarren Premier-5 titulua irabazi zuen eta Grand Slameko bere lehen finalerdia iritsi zen AEBetako Irekian, bere lehen WTA finaletarako sailkatuz, non finalerdietara iritsi zen, eta lehen aldiz lehen 10en artean bukatu zuen urtea, eta horrek WTA Comeback Player of the Year saria irabazten lagundu zion.

Estatistikak aldatu

Grand Slam txapelketak aldatu

Bakarka aldatu

Txapelketa 2014 2015 2016 2017 2018 2019 2020 2021 SR W–L Irabazi %
 Australiako Irekia 2R 1R 4R 1R 2R 3R 3R 3R 0/8 11–8 58%
  Roland Garros 1R 2R A A 2R 3R A 2R 0/5 5–5 50%
  Wimbledon 3R 4R 2R A 4R 3R NH 1R 0/6 11–6 65%
  AEBetako Irekia QF 3R 3R A 1R SF A QF 0/6 17–6 74%
Irabazi-Galdu 7–4 6–4 6–3 0–1 5–4 11–4 2–1 7–4 0 / 25 44–25 64%
Ibilbide profesionaleko estatistikak
Tituluak 0 2 0 0 0 2 0 1 Guztira: 5
Finalak 1 4 1 0 1 3 0 3 Guztira: 13
Urte amaierako sailkapena 33 14 42 74 37 8 12 8.654.869 $

Binaka aldatu

Txapelketa 2014 2015 2016 2017 2018 2019 2020 2021 SR W–L Irabazi %
 Australiako Irekia A 1R 2R 1R A 1R A 1R 0/5 1–5 17%
  Roland Garros A 3R A A 1R 2R A A 0/3 3–3 50%
  Wimbledon 2R 2R A A 1R 1R NH 1R 0/5 2–5 29%
  AEBetako Irekia 1R 1R 1R A 1R A A A 0/4 0–4 0%
Irabazi-Galdu 1–2 3–4 1–2 0–1 0–3 1–3 0–0 0–2 0/17 6–17 26%
Karrerako estatistikak
Tituluak 0 2 0 0 0 0 0 0 Guztira: 2
Finalak 0 2 0 0 0 0 0 1 Guztira: 3
Urte amaierako sailkapena 208 68 215 269 242 116 104

Olinpiar Jokoak aldatu

Bakarka: 1 (urrezko domina) aldatu

Domina Urtea Kokapena Lurzorua Aurkaria Emaitza
Urrea 2021 Tokio   Japonia Gogorra   Markéta Vondroušová 7-5, 2-6, 6-3

Binaka: 1 (zilarrezko domina) aldatu

Domina Urtea Kokapena Lurzorua Bikotea Aurkariak Emaitza
Zilarra 2021 Tokio   Japonia Gogorra   Viktorija Golubic   Barbora Krejčíková
  Kateřina Siniaková
5–7, 1–6
Udako Olinpiar Jokoak
Urtea Lekua Domina Proba
2020 Tokio   Japonia   Banaka
2020 Tokio   Japonia   Binaka

WTA tituluak (7; 5 + 2) aldatu

Banaka (5) aldatu

Legenda
Grand Slam (0)
Olinpiar Jokoak (1)
WTA Tour Txapelketak (0)
WTA Elite Trophy (0)
P. Mandatory eta Premier 5, WTA 1000 (2)
Premier, WTA 500 (2)
International, WTA 250 (0)
Zenb. Data Txapelketa Lurzorua Aurkaria Emaitza
1. 2015eko ekainaren 27a  Eastbourne Belarra   Agnieszka Radwańska 6-4, 4-6, 6-0
2. 2015eko abuztuaren 16a   Toronto Gogorra   Simona halep 7-6 (5), 6-7 (4), 3-0, erret.
3. 2019ko otsailaren 23a   Dubai Gogorra   Petra Kvitová 6-3, 1-6, 6-2
4. 2019ko urriaren 20a   Mosku Gogorra (i)   Anastasia Pavlyuchenkova 3-6, 6-1, 6-1
5. 2021eko uztailaren 31   JJ. OO. Tokio 2020 Gogorra   Markéta Vondroušová 7-5, 2-6, 6-3

Binaka (2) aldatu

Zenb. Data Txapelketak Lurzorua Bikotea Aurkaria Emaitza
1. 2015eko maiatzaren 1a   Praga Lurrezko zelaia  Kateřina Siniaková   Kateryna Bondarenko

  Eva Hrdinova

6-2, 6-2
2. 2015eko abuztuaren 8a  Washington Gogorra   Kristina Mladenovic   Lara Arruabarrena

  Andreja Klepač

7-5, 7-6 (7)

Erreferentziak aldatu

  1. (Eslovakieraz) s.r.o, SPORT SK, s r o & Ringier Axel Springer Media. «Belinda Benčičová, Švajčiarka hrdá na svoj slovenský pôvod» Šport.sk (Noiz kontsultatua: 2021-11-09).

Kanpo estekak aldatu