Belabeltz

Korbidoen familiako hegazti paseriformea, lumaje, moko eta hanka beltzekoa eta erroia baino txikiagoa dena. Karraka egiten du, omniboroa da eta habia zuhaitzetan egiten du. Mendebaldeko Europa guztian zehar hedatuta dago.

Belabeltza (Corvus corone) corvidae familiako hegazti bat da. 44-51 zentimetroko luzera izaten du, 94-109 zentimetroko hego luzera, eta 540-680 gramoko pisua. Lumadia eta hankak beltzak ditu. Moko zorrotza, gris iluna. Hotsa: kraa karraka latza, 3-4 aldiz errepikatua.

Belabeltz
Iraute egoera

Arrisku txikia  (IUCN 3.1)
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaChordata
KlaseaAves
OrdenaPasseriformes
FamiliaCorvidae
GeneroaCorvus
Espeziea Corvus corone
Linnaeus, 1758
Banaketa mapa
Datu orokorrak
Zabalera0,91 m
Kumaldiaren tamaina4,5
Eguneko zikloaeguneko
Errute denbora19 egun

Helduak bikote lurraldekoietan bizi dira, baino gazteak saldotan.

Belabeltza orojalea da. Haziak, ornogabeak eta fruituak jateaz gain, ornodun txikiak harrapatzeko gauza da. Hegazti habietatik arrautzak edo txitoak har ditzake. Zabor eta haratustelei ere lotzen da.

Ia Paleartiko osoan hedatua. Ipar-Siberiako toki hotzenetan falta da. Nekazal eremu irekiak, zuhaitz bakan eta arboladiekin, ibar-basoak eta baso bazterrak maite ditu. Oihan zabal eta trinkoak ez ditu gogoko. Habia zuhaitzetan egiten du.

Izen arruntak aldatu

Euskara batuan nagusitu den belabeltz izenaz gainera, euskaraz beste hainbat izen arrunt ditu: belamika, beltzurda, bele, belatx...

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau biologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.