Beirate bat beirazko atalez egindako apaindura-lana da. Atal hauek gardenak, zuriak edo koloretakoak izan daitezke, edo marrazki bat eduki, eta metalezko egitura baten gainean daude muntatuta, gehien bat berunezkoa. Hala ere, Erdi Arotik erabilitako sistema hau,ez da bakarra: kobrezko zerrendetan muntatuak (Tiffany sistema izenekoa, Louis Comfort Tiffany estatubatuarrak asmatu baitzuen), silikonan edo hormigoian txertatuak, collageak (erretxina edo polimeroekin) edo betelanik gabekoak ere izan daitezke. Sistema hauek bakarka edo elkartuak erabiltzen dira.

Arantzazuko santutegiko beirateak
(Xabier Alvarez de Eulate)
Gernikako Batzarretxean dagoen beirate monumentala.

Beirateetan erabili beirazko atalak lauak dira, lodieran 1,5 mm eta 5 mm artekoak, eta berunezko ziriak H itxurakoak. Beirak berunetan estutzen dira eta dena eusteko berunen arteko loturak soldatzen.

Beirak koloreztatzeko aldatu

Beirazko atalak koloreztatzeko konposatu kimikoak erabiltzen dira, hala nola:

  • kobre oxidoa: gorria, berdea edo urdina
  • kaltzio fluoruroa: zuri esnekara
  • magnesio dioxidoa: morea
  • kobalto oxidoa: urdina
  • urre hautsa: gorria, gorrindola edo urdina
  • uranio konposatuak: horia edo berdea
  • burdina 2 oxidoa: berdea
  • burdina 3 oxidoa: horia eta arrea

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu