Beijingo ingurabide autobideak

Beijingo ingurabide autobideak Txinako Herri Errepublikako Beijing udaltasunaren erdigunetik kanpoaldera eraikitako ingurabide autobideak dira. Guztira sei autobidek inguratzen dute Beijing hiria, nahiz eta 1920ko hamarkadan eraikitako lehen "eraztuna" ez den existitzen gaur egun. Seigarren ingurabide autobidearen azken tartea 2009an zabaldu zen, eta gaur egun hiriko arduradunak zazpigarren autobidea eraikitzeko proiektua zehazten daude.

Ipar-ekialdeko 5. ingurabide autobidea.

Lehen ingurabide autobidea aldatu

Lehen ingurabide errepidea, 1920ko hamarkadan eraikitako errepide desberdinek hartutako izena da. Hirian tranbia eraikitzearekin batera egin ziren. Gaur egun, bide hauek ez dira existitzen.

Bigarren ingurabide autobidea aldatu

 
4. ingurabide autobidea.

Bigarren ingurabide autobidea, berez, Beijing hiriko lehen autobide eraztuna da. 1980ko hamarkadan eraikitzen hasi zen eta ondorengo urteetan handitu. Gaur egun, Beijing hiria inguratzen du Dongcheng, Xicheng, Xuanwu eta Chongwen Barrutiak zeharkatuz.

Hirugarren ingurabide autobidea aldatu

Hirugarren ingurabide autobidea, 1980ko hamarkadaren amaieran hasi zen eraikitzen eta hurrengo hamarkadaren hasieran zabaldu zen. Hiriaren hedapenari esker, gaur egun, Beijingo erdigunea kontsideraturiko guneak zeharkatzen ditu, tartean Beijing CBD finantza barrutia

Laugarren ingurabide autobidea aldatu

Laugarren ingurabide autobidea 2001ean zabaldu zen eta Beijing hiriaren erdigunetik 8 kilometrora dago. Zhongguancun teknologia berrien gunea, eta Beijing hiriko mendebaldeko gune batzuk zeharkatzen ditu, Fengtai Barrutia esaterako. Jingshen eta Jingtong autobideak ingurabide autobide hontan hasten dira.

Bosgarren ingurabide autobidea aldatu

Bosgarren ingurabide autobidea hiriaren erdigunetik hamar bat kilometrora dago eta kanpoaldeko hainbat herri batzen ditu, tartean Huantie, Shigezhuang, Dingfuzhuang eta Ciqu. 2008ko Udako Olinpiar Jokoak ospatu zirenean "Olinpiar etorbide" izena jarri zioten autobide honi.

Seigarren ingurabide autobidea aldatu

Beijing hiriaren erdigunetik 15 eta 20 kilometro bitartean dago. Gaur egun, hiria inguratzen duten autobideetatik kanpoalderago dagoena da. 2000ko hamarkadan hasi zen eraikitzen eta azken tartea 2009an zabaldu zuten.

Badaling, Jingha eta Jingshi autobideetarako lotuneak dauzka.

Zazpigarren ingurabide autobidea aldatu

Zazpigarren autobidea, oraindik proiektuan dagoen errepidea da.

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.