Behistungo inskripzioa

Behistungo inskripzioa (persieraz بیستون) idazkera kuneiformearekiko Rosetta Harria Egiptoko hieroglifo idazkerarekiko den gauza bera da, hau da, galdutako idazkera bat deszifratzeko funtsezko agiria, testu berbera beste hizkuntza ezagun batean erakusten duena. Kermanshah probintzian dago, Irango mendebaldean. Persiako Dario I.a erregeak egin zuen.

Behistungo inskripzioa
Behistun
Kokapena
Estatu burujabe Iran
ProbintziaKermanshah
Irango eskualdeaHarsin County
Kokapen fisikoaMount Behistun (en) Itzuli
Koordenatuak34°23′25″N 47°26′09″E / 34.39036°N 47.43589°E / 34.39036; 47.43589
Map
Historia eta erabilera
IrekieraK.a. VI. mendea
KomisarioaDario I.a
Izenaren jatorriaMount Behistun (en) Itzuli
Arkitektura
Materiala(k)kareharria
Gizateriaren ondarea
Irizpidea(ii) eta (iii)
Eskualdea[I]Asia eta Ozeania
Izen-emateabilkura)
  1. UNESCOk egindako sailkapenaren arabera

Inskripzioak, testu beraren hiru bertsio ditu, hiru idazkera eta hizkuntza ezberdinetan idatziak: antzinako persiera, elamita eta babiloniera. Britainiar armadako ofiziala zen Sir Henry Rawlinsonek, inskripzioa bi unetan transkribatu zuen, 1835 eta 1843an. Rawlinsonek, antzinako persieraz idatzitako testu kuneiformea 1838an itzuli ahal izan zuen, eta elamdar eta babiloniar testuak, Rawlinsonek eta beste batzuek itzuli zituzten 1843 ondoren. Babiloniera, akadieraren forma berantiar bat zen, hizkuntza semitikoen taldekoa.

Behistungo inskripzioa UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatu zuen 2006an. 187 hektareako babes gunea eta 361 hektareako errespetu gunea hartzen ditu.

Inskripzioa aldatu

 
Altxaera (marrazkia).
 
Hiru hizkuntzen kokapena (eskema)

Inskripzioko testua, Persiako Dario I.aren adierazpen bat da, hiru hizkuntza eta idazkera ezberdinetan idatzia: bi bata bestearen ondoko hizkuntza (antzinako persiera eta elamita, eta babiloniera euren gainetik. Dariok, Persiar Inperioa K.a. 521etik K.a. 486 arte gobernatu zuen. K.a. 515. urteko uneren batean inskripzio hau sortzea agindu zuen, Gaumata usurpatzailearen aurrean bere igoeraren istorioa deskribatzen zuena, baita ondoren garaile irten zeneko gerrak eta matxinada desagerrarazi izana ere. Gaur egungo Bisistun herritik gertuko amildegi batean daude, Zagros mendietan, Iranen, Kermanshahko lautadatik altxatzen diren tokian.

Inskripzioak, gutxi gorabehera, 15 metroko garaiera eta 25 metroko zabalera du, eta Mesopotamia eta Mediako hiriburu ziren Babilonia eta Ekbatana elkartzen zituen antzinako bide baten ondoan dagoen amildegi batetik 100 metro gorago dago. Bertara iristea zaila da, amaitu ondoren magalak ezabatuak izan baitziren, inskripzioa iraunkorrago egiteko asmoz.

Antzinako persieraz idatzitako testuak 414 lerro ditu bost zutabetan; elamdar testuak zortzi zutabetan idatzitako 593 lerro ditu eta, azkenik, babilonierazko testuak 112 lerro baino ez ditu. Inskripzioa, Darioren bizitzaren baxuerliebe batekin, bi zerbitzari eta metro beteko altuera duten hamar irudirekin marraztua izan zen; azken irudi hauek konkistaturiko herriak irudikatzen zituzten; Ahura Mazda jainkoa goian flotatzen ari da, erregea bedeinkatzen. Dirudienez, irudi bat gehitua izan zen besteak amaitu ondorenː Darioren bizarra. Banandutako harri bloke bat da, irudira burdina eta berunezko iltzeekin lotua dagoena, oso ezohiko moduan.

Antzinako historian aldatu

 
Erliebeen xehetasuna

Inskripzioari buruz ezagutzen den lehen erreferentzia historikoa, Ktesias Knidokoa egile greziarraren bidez da, inskripzioaren existentziaren berri, K.a. 400ean izan zuena. Publio Kornelio Tazitok, aldi berean, aipatzen du, eta amildegiaren oinarrian zeuden monumentu osagarri batzuen deskribapena ematen du, non iturburu bat zegoen. Horietatik berreskuratu ahal izan dena, Tazitoren deskribapenarekin bat dator. Diodoro Sikulok ere idazten du "Bagistanon"ari buruz, eta Babiloniako Semiramis edo Sammu-ramat erreginak inskribatua izan zela dio.

Persiar Inperioa eta bere ondorengo erresumen erorketaren ondoren (mazedoniar inperioa, partiar inperioa eta sasanidar inperioa), eta idazkera kuneiformea erabiltzeari utzi izan ondoren, inskripzioaren izaera ahaztu egin zen, eta fantasia edo mitologiazko jatorri bat eman zitzaion. Mendeetan, Dariori eman ordez (lehen persiar erregeetako bat), Kosroes II.aren erregealdikoa zela uste izan zen (azken erregeetako bat). Elezahar batek, Kosroesen emazte zen Shirinen maitalea zen Farhadek sortu zuela zioen. Bere hausteagatik erbesteratua, Farhadi, ura aurkitzeko mendia zulatzeko lana eman zitzaion, arrakasta izanez gero, Shirinekin ezkontzeko baimena emango zioten. Urte askoren ondoren eta jada mendi erdi ezabatua zuelarik, Farhadek ura aurkitu zuen, baina Kosroesek, Shirin hil zela esan zion. Erotu egin zen eta amildegiaren tontorretik bota zuen bere burua. Jakina, Shirin ez zegoen hilda, eta urkatu egin zen berri hau jakitean.

Aurkikuntza aldatu

1598 arte inskripzio honek ez zuen Mendebaldeko Europako adituen arreta piztu. Urte honetan, Robert Sherley ingelesak ikusi zuen inskripzioa, Persian Austriaren izenean misio diplomatikoan zebilenean. Aditu horiek, Jesusen igokundearen istorio bat zenaren ondorioa atera zuten. Europarrek egin zituzten interpretazio bibliko okerrak ugariak izan ziren hurrengo bi mendeetan, Kristo eta bere apostoluak eta Israel eta Asiriako Salmanasar I.aren tribuak zirela bezalako teoriak barne.

1835ean, Sir Henry Rawlinson, Persiako Sahren armada entrenatzen zuen britainiar armadako ofizial bat, inskripzioa serio aztertzen hasi zen. Garai horretan, Bisistun hiriaren izena, ingelesera, Behistun bezala itzuli zenez, monumentua, "Behistungo inskripzioa" bezala ezagutzen hasi zen. Bertara heltzea ia erabat ezinezkoa izan arren, Rawlinsonek, amildegia eskalatzea eta antzinako persieraz idatzitako inskripzioa kopiatzea lortu zuen. Elamiterazko bertsioa, leize baten ertzean zegoen, eta babiloniarra lau metro beherago, biak ala biak, ez ziren bertara erraz heltzekoak, eta, beraz, beste saiakera batzuetarako utzi ziren.

Persierazko testua gainean zeramala, eta idazkera kuneiformean aditua zen George Friedrich Grotefendek emandako silabario baten heren batekin, Rawlinson, lanean jarri zen testua deszifratzeko. Zorionez, testuaren lehen zatiak, Herodoton aurkitutakoa bezalako persiar erregeen zerrenda bat zuen, eta, beraz, 1838an, izenak eta karaktereak parekatuz, Rawlinsonek, antzinako persierak erabilitako forma kuneiformea deszifratu ahal izan zuen.

Ondoren etorri ziren beste bi testuak. Afganistango bere zerbitzuaren luzapen baten ondoren, Rawlinson berriz buru-belarri sartu zen inskripzioarekin 1843an. Taula handi batzuekin, antzinako persieraz idatzitako testua eta elamiteraz idatzitakoaren arteko hutsa zeharkatu zuen, eta azken honetan idatzitakoa kopiatu zuen. Orduan tokiko mutil ausart bat aurkitu zuen, amildegia, pitzadura batetik, soka eta aparailuekin eskalatu zuena, babilonieraz idatzitako testura iritsi arte, honela, paper matxean moldeak hartzeko moduan. Rawlinson lanean jarri zen eta babilonierazko testu eta hizkuntza itzuli zituen, Edward Hincks, William Fox Talbot eta Julius Oppertengandik aparte, hauek ere, deszifraketan lagundu zuten arren. Edwin Norris eta beste batzuk izan ziren elamiterazko testuarekin gauza bera egin zutenak. Mesopotamiako lehen hiru hizkuntzak, eta idazkera kuneiformearen hiru aldaera izanez, deszifraketa hauek, Asiriologia modernitatean jartzeko giltzarrietako bat izan ziren.

Uste denez, Dariok, inskripzioa heltzerik ez zegoen toki batean nahi izan zuen, aldaketetatik salbu izateko. Irakurgaitasuna, bigarren maila batean geratu zen. Testua, ia ez dago irakurtzerik lurretik. Persiar erregeak ez zuen amildegiaren hondoan ur igerileku bat eraiki izanari buruzko arrazoirik, honek, tokian giza trafikoa gehitu zuelarik. Honek, kalte handiak eragin dizkie irudi batzuei. Monumentuak, Bigarren Mundu Gerran ere jasan zituen kalteren batzuk, soldaduek, tiraketa praktikarako erabiltzen baitzuten.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu