Behealdeko mesenterio-arteria

Behealdeko mesenterio-arteria edo beheko mesenterio-arteria[1] kolonaren ezkerraldea eta erdia eta ondestea zeharkatzen dituen arteria da. Abdomeneko aortaren aurreko aldetik jaiotzen da, ezkerrerantz pixka bat okertuta, hirugarren orno lunbarraren mailan.[2]

Behealdeko mesenterio-arteria
Xehetasunak
Honen partemesenteric artery (en) Itzuli
Identifikadoreak
Latinezarteria mesenterica inferior
MeSHA07.231.114.565.510
TAA12.2.12.069
FMA14750
Terminologia anatomikoa

Sarrera aldatu

Beheko arteria mesenterikoa abdomen aortatik sortzen da L3 mailan. Hasieran aortaren aurretik jaisten da, gero, ezkerrerantz zuzendu eta mesokolon sigmoideoaren bi orrien artean kokatzen da.

Adarrak aldatu

Beheko arteria mesenterikoak hiru adar nagusi ematen ditu:

Ezkerreko kolon-arteria aldatu

Beheranzko kolonak mesorik ez duenez (peritoneo atzeko egitura delako), ezkerreko kolonaren arteria ere peritoneo atzetik joango da. Bertan, goranzko eta beheranzko adarrak emago ditu.

Irudian: G-goranzko adarra,  B-beheranzkoa

Goranzko adarra giltzurrunetara abiatu eta zehar mesokolonaren bi orrien artean sartuko da, erdiko kolon arteriaren ezkerreko adarrarekin anastomosia eginez.

Honek zeharkako kolonaren azkenengo ⅓ odoleztatuko du.

Beheranzko adarrak beheranzko kolonaren beheko erdia odoleztatuko du, eta lehenengo sigmoide-arteriarekin egiten du anastomosia.

Sigmoide adarrak aldatu

Enbor beretik edo hasieratik adar desberdinak sor daitezke. Adarrak hiru izan ohi dira: goikoa, erdikoa eta behekoa. Hiru adar hauek edukiko dituzten adar kopurua ere aldakorra izango da. Hauek kolon sigmoidea odoleztatzen dute.

Goi ondesteko arteria aldatu

S3 mailan bi adarretan banatzen da, eskuinekoa eta ezkerrekoa. Ondestearen goialdea arteria honek odoleztatuko du, baina garrantzitsua da jakitea ondesteak hiru arteria odoleztatuko dituela. Arteria bakoitza arteria ezberdinetatik sortuko da.

  • Goiko ondeste arteria, beheko mesenterio arteriatik
  • Erdiko ondeste arteria, barneko ilion arteriatik
  • Beheko ondeste arteria, barneko pudenda arteriatik

Beraz, ondestearen atal bakoitza jatorri desberdinez odoleztatuta egongo da.

Odoleztatzen dituen eremuak aldatu

  • Zeharkako kolonaren ⅔
  • Beheranzko kolona
  • Kolon sigmoidea.
  • Goi ondestea.

[3][4][5]

Patologia: Iskemia mesenterikoa aldatu

Etiopatologia aldatu

Beheko arteria mesenterikoa estututa edo blokeatuta dagoenean gertatzen da.  Butxadura honen ondorioz, zeharkako kolonaren ⅔, beheranzko kolon, kolon sigmoideo eta goi ondestera iritsiko den odol-fluxua murriztua egongo da. Odol murrizketa honek hestea betirako kaltetu dezake.

Iskemia mesenteriko motak aldatu

Bi iskemia mota bereiz ditzakegu: akutua eta kronikoa. Iskemia akutua odol koagulo baten ondoriozkoa da. Odol koagulo honen jatorria bihotzean egoten da maiz. Iskemia kronikoa, aldiz, ateroma plakek arteriaren argia estutzearen ondoriozkoa da.

Sintomak aldatu

Sintomarik aipagarriena abdomeneko min intentsoa da. Gainera, akutuan goragale eta komunera joateko gogoa aipatzeko sintomak dira ere, askotan sukarrarekin batera.

Iskemia kronikoan agertzen den mina intentsifikatuz doa baina azkenean eten egiten da.

Tratamendua aldatu

Iskemia mesenteriko akutua kirurgiaz tratatzen da, odol fluxua oztopatzen duen koaguloa erauzten da.

Iskemia mesenteriko kronikoa angioplastia edo kirurgia ireki batekin tratatzen da.

Zailtasunak aldatu

Iskemia mesenteriko akutua ez bada tratatzen, honako arazo hauek sor ditzake:

  • Sindrome septikoa: koaguloak sorturiko infekzioari aurre egiteko askatzen diren subtatzia kimikoek sortzen dute. Gorputzak subtatzia hauei modu oso gogorrean erantzuten die, ondorioz, organoen gutxiegitasun anizkoitza sortzen da. Honek, kasu gehienetan, heriotza ekartzen du.
  • Hesteen kalte itzulezina: odol fluxu faltagatik hestearen hainbat zati hil daitezke.
  • Heriotza.

Iskemia mesenteriko kronikoa ez bada tratatzen, honeko arazo hauek sor ditzake:

  • Jateko beldurra: jan ondoren sortzen den min abdominalak sortua. Honek desnutrizioa eragiten du.
  • Borondatezkoa ez den pixu galera: jateko beldurraren ondorioz sortua.
  • Iskemia mesenteriko kroniko areagotua: iskemia kronikoa garatu eta iskemia akutu bihur daiteke.

[6]

Erreferentziak aldatu

  1. Euskalterm: [Hiztegi terminologikoa] [1989]
  2. Diccionario enciclopédico ilustrado de medicina Dorland 1. (27. argitaraldia) McGraw Hill Interamericana ISBN 84-7615-983-8..
  3. (Gaztelaniaz) Drake, Richard L.. (2020). GRAY ANATOMÍA PARA ESTUDIANTES. S.A. ELSEVIER ESPAÑA ISBN 9788491136088..
  4. (Gaztelaniaz) Schulte, Erik. (2014). Texto y Atlas de Anatomía.. Editorial Médica Panamericana S.A. ISBN 8498358930..
  5. (Gaztelaniaz) Netter, Frank H.. (2019). NETTER. ATLAS DE ANATOMÍA HUMANA. S.A. ELSEVIER ESPAÑA ISBN 9788491134688..
  6. «Isquemia mesentérica - Síntomas y causas - Mayo Clinic» www.mayoclinic.org (Noiz kontsultatua: 2021-12-03).

Kanpo estekak aldatu